CAN STAND-ALONE COMPUTER BASED INTERVENTIONS REDUCE ALCOHOL CONSUMPTION? A SYSTEMATIC REVIEW

Enregistré dans:
KHADJESARI, Z., ET AL., CAN STAND-ALONE COMPUTER BASED INTERVENTIONS REDUCE ALCOHOL CONSUMPTION? A SYSTEMATIC REVIEW. ADDICTION, Vol. 106, no. 2 (2011), p. 267-282.
Ref. 174777
Localisation: SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Acción contra las drogodependencias, Adultos, Alcohol, Alcoholismo, Drogodependencias, Efectos, Efectos, Evaluación de servicios, Literatura científica, Ordenadores
Résumé:
Esku-hartze laburrak baliagarriak omen dira alkoholaren gehiegizko kontsumoak eta kontsumo arriskutsuak ekidin edo gutxitzen laguntzeko. Hala izaten omen da, behintzat, osasunerako lehen arreta zerbitzuen kasuan, eta Osasunaren Munduko Erakundeak estrategia garatu du bide hori urratzen segitzeko. Aurrez aurreko eskuhartzea egiterik izan ezean, bestelako bideak zabaltzen ditu Internetek eta egun eskura ditugun teknologia berriek, eta aditu batzuen azterlanen arabera, webguneak edota bestelako teknologia berriak erakargarriak izan omen daitezke drogen kontsumo arazotsuak dituztenen artean. Batik bat, bazterketa eta estigma-arazoak izandakoen artean, konfiantza ematen die komunikabide berri horrek, eta zerbitzuetara gerturatzeko baliabide izan omen daitezke. The Cochrane Library, Medline eta nazioarteko beste bost datu-base arakatu dituzte hizkuntzaren araberako mugarik jarri gabe, eta hautaketa egin ostean, berrikusi egin dituzte horietatik 24 azterlan. Ikerketa gehienek ere, web-teknologia bidezko esku-hartzeez gain, kontrol-taldeak izan dituzte taldeen arteko konparazioa egiteko. Bertan deliberatu dutenaren arabera, oro har, eragin hobeak izan dituzte web bidez eginiko esku-hartzeek; eta, bereziki, eragina izan dute esku-hartze horiek astean edandakoaren maila gutxitzean –helduen eta ikasleen artean–, eta gehiegizko mozkorraldien maiztasunak urritzeko –ikasleen artean–. Aitzitik, web-teknologiak alkoholaren hainbat kontsumo moduetarako esku-hartze gisara ezartzeko, epe luzerako azterlanak egin beharko omen dira, eta hazi egin beharko omen da gaiaren inguruko literatura.