QUALITY OF LIFE UNDER MAINTENANCE TREATMENT WITH HEROIN VERSUS METHADONE IN PATIENTS WITH OPIOID DEPENDENCE
Saved in:
KAROW, A., ET AL., QUALITY OF LIFE UNDER MAINTENANCE TREATMENT WITH HEROIN VERSUS METHADONE IN PATIENTS WITH OPIOID DEPENDENCE. DRUG AND ALCOHOL DEPENDENCE, Vol. 112, no. 3 (2010), p. 209-215.
Ref.
174373
Location:
SIIS R.854 Archivo
Palabras clave:
Calidad de vida, Datos estadísticos, Drogodependencias, Estudio longitudinal, Heroína, Indicadores de salud, Metadona, Morfina, Opiáceos, Programas de mantenimiento, Resultados, Alemania

Abstract:
Epe luzeko 938 heroina-erabiltzaileren osasuna aztergai hartu dute Alemaniako zazpi hirietan bultzatutako programa honetan. Heroinakontsumitzaileek, oro har, osasun eskasa izaten dute, eta askotarikoak izaten dira epe luzeko kontsumitzaileen osasunari lotutako arazoak. Buruko nahasdurak oso ohikoak dira erabiltzaile horien artean, eta zailtasunak izaten dituzte gizarte-arlo eta harreman pertsonaletan. Gaur eguneko hainbat programetan, heroinazale horien osasuna hobetzea dute oinarrizko xede. Alemaniako azterlan honetan, heroina banatu diete batzuei. Besteei, aldiz, metadona eman diete, eta bi modutako laguntza jaso dute (psikoheziketa eta kasu-kudeaketa). Partaide guztien arteko adinen batez bestekoa 36,4 urtetakoa izan da, eta partaide gehienak ere (%80) gizonezkoak izan dira. Lehenagotik ere, tratamenduan hartutakoak dira lagin osotik %89. Gainera, C hepatitisaren birusaz infektatuta daude %81, eta %9 GIB birusak infektatutako pazienteak dira. Urtebeteko epean programako partaideen osasun-egoeretan eman diren aldeak aztertu dituzte. Azterlanaren arabera, estatistikoki nabarmentzeko hoberanzko bidea egin dute heroina jasotako partaideek osasunari lotutako bizi-kalitateari dagokion horretan. Metadona jasotakoen artean ere osasunari lotutako bizikalitatea nabari hazi omen da. Bestetik, metadona eta psikoheziketa tratamenduan hartutakoek hobe erantzun dute azterlan honetan. Azterlanaren egileen arabera, harritzekoa omen da estandarizatutako eredu psikosozialak kasuen kudeaketak baino eragin hobea izatea.

Be the first to leave a comment!