ACUTE CORONARY SYNDROME AND COCAINE USE: 8 YEAR PREVALENCE AND INHOSPITAL OUTCOMES
Saved in:
CARRILLO, X., ET AL., ACUTE CORONARY SYNDROME AND COCAINE USE: 8 YEAR PREVALENCE AND INHOSPITAL OUTCOMES. EUROPEAN HEART JOURNAL, no. JANUARY (2011), p. 1-7.
Ref.
174287
Location:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Cardiopatías, Cocaína, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo

Abstract:
Aldiren batean, kokaina kontsumitu omen dute 13 milioi europarrek (15 eta 64 urteen tarteko %3,9k), eta Espainiakoak dira kontsumo prebalentziarik altuenak (%8,3). Badalonako Germans Trias i Pujol erietxeko ikerlariek egindako azterlan honen arabera, kokaina eta gaixotasun koronario larrien arteko lotura izugarri hazi omen da, behintzat, Bartzelonako metropolian. Arterietan buxadurak edo trabak sortzen ditu kokainak, eta, horren ondorioz, infartuak eta anginak gertatzen dira. Gaitz koronario horiek kokaina kontsumitu izandako lehen aldian gerta omen daitezke, eta kontsumitzearen maiztasunak edo hartutako dosiek ez omen dute zeresan handirik horrelakoak gertatzean. 2001 eta 2008 urteak oinarri hartutako datuen arabera, %6,8 izatetik %21,7 izatera pasatu da gaitz koronarioak dituzten pertsonen artean kokaina hartu izanaren prebalentzia. 35 urte baino gutxiagoko gazteek kokaina gehiago kontsumitzen dute (%11,8); eta azterlan honetan, 30 urte baino gutxiago duten gaixoen artetik laurdenak kontsumitu omen du kokaina. Kokaina hartuz gero, zazpi biderretan hazten omen dira bihotzekoa izateko probabilitateak. Esponentzialki hazi da kokainaren erabilera eta gaitz koronarioen arteko lotura, behintzat, Bartzelonan. Hala ere, Europako hainbat hiritako joerak atzeman daitezke azterlan honetan. Gehienetan, kokaina hartutako gazteek pronostiko okerragoak eta osatzeko zailtasun gehiago izaten omen dituzte. Egileen arabera, betiere, gaitz koronarioen antza hartzerakoan, protokolo bihurtu behar dira kokaina detektatzeko testak gazte horien artean.

Be the first to leave a comment!