PLEASURE, PAIN AND PROFIT. EUROPEAN PERSPECTIVES ON DRUGS

Saved in:
DECORTE, T., FOUNTAIN, J., (EDS.), PLEASURE, PAIN AND PROFIT. EUROPEAN PERSPECTIVES ON DRUGS. LENGERICH, PABST SCIENCE PUBLISHERS, 2010, 154 p.
Ref. 173830
Location: SIIS D17.288
Palabras clave:
Calidad de vida, Delincuencia, Drogodependencias, Efectos, Exclusión social, Factor de riesgo, Problemas sociales, Tráfico de drogas, Trastornos psiquiátricos, Europa
Abstract:
Azken hamarkadetan, drogamenpekotasunen arloan aurrerapauso nabarmenak egin diren arren -tratamenduari dagokionez, batez ere-, prebentzioak eta eskaintza murrizteko politikek ez dute halako arrakastarik izan, neurri batean, droga-erabileraren eta salerosketaren motibazioak ez direlako behar adina ezagutzen. Drogen inguruko diskurtso politikoan, eta baita ikerketan ere, enfasi handia jartzen da erabileraren kalteetan -handiegia agian-. Bizitza errealean, ordea, drogen erabilerak eta salerosketak, arazoak ez ezik, plazera eta eragin positiboak ere izan ditzake. Artikulu bilduma honetan, gizarteari eta gizabanakoari sor diezaieketen okerraz ahaztu gabe, drogen beste aurpegia ere ezagutzeko ahalegina egiten dute autoreek, bakoitzak bere alorrean. Horrela, erabiltzaileek drogengandik lortu nahi duten plazera, esperimentatzen dituzten efektu psikiko onuragarriak, erabilerari eta salmentari eransten dizkioten esangura positiboak edo droga erabiltzaile moduan, euren bizi-kalitatea hobetzeko hartzen dituzten neurriak aztertzen dira liburuaren kapitulu desberdinetan.