SEXUAL HEALTH IN DRUG AND ALCOHOL TREATMENT. GROUP FACILITATOR'S MANUAL
Saved in:
BRAUN-HARVEY, D., SEXUAL HEALTH IN DRUG AND ALCOHOL TREATMENT. GROUP FACILITATOR'S MANUAL. NUEVA YORK, SPRINGER PUBLISHING COMPANY, 2009, 327 p.
Ref.
172638
Location:
SIIS D37.2
Palabras clave:
Acción contra las drogodependencias, Cuestionarios, Drogodependencias, Educación sexual, Efectos, Factor de riesgo, Instrumentos técnicos, Manuales, Recaída, Recuperación, Relaciones sexuales, Sexualidad, Terapia de grupo, Tests

Abstract:
Sexua drogak berriro hartzeko arrisku faktore nabarmena da haiek erabiltzeagatik tratamendua jasotzen duten pertsonentzat. Hala eta guztiz ere, tratamendu-zerbitzuek ez diote sexualitateari behar duen arreta eskaintzen pertsonaren osatzeprozesuan. Aitzitik, askotan, zerbitzu horiek arau atzerakoiak izaten dituzte sexu-kontuetan eta, egiten dituzten terapia-taldeetan, sexualitatea aipatzen denetan, gaixotasunak kutsatzeko arriskuaren, haurdunaldien edo sexu-bortxakeriaren harira soilik izan ohi da. Eskuliburu honetan, drogen tratamenduaren emaitzak hobetu eta haien erabileran berriro erortzea ekiditeko sexuheziketa programa berritzailea proposatzen du Douglas Braun-Harvey familia- eta bikote-terapian eta neurriz kanpoko sexu-portaerak dituzten gizonezkoen tratamenduan espezializatutako psikologoak. Programa hori, Steping Stone tratamendueredua jarraitzen duen San Diegoko zentro batekin elkarlanean garatu zen, hango erabiltzaileen artean, tratamenduaren porrota askotan sexu-harremanekin lotua zegoela ikusi baitzen. Eskuliburuak heziketaprograma horren curriculuma osatzen duten 12 ikasgaiak, eta programa hori indarrean jarriko duten profesionalei zuzenduriko aholku-sorta biltzen ditu. Curriculum hori osatzeko, sexu harremanei loturiko arriskua neurtzeko tresna garatu zen, Steping Stone zentrora gerturatzen diren pertsonen balorazioa egiteko.