The route to success in end of life care - achieving quality in care homes
Збережено в:
The route to success in end of life care - achieving quality in care homes. Londres, NATIONAL HEALTH SERVICE, 2010, 19 p.
Ref.
172327
Локація:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Calidad de la atención, Coordinación administrativa, Cuidados paliativos, Enfermos terminales, Evaluación, Fichas técnicas, Formación de personal, Muerte, Personas mayores, Recomendaciones, Residencias

Короткий огляд:
Adinduen egoitzetako arduradun askok eta askok heriotzaren aurreko zaintzen kalitatea bermatzen dutela baietsi arren, erietxeetan zendu ohi dira egoiliarrak, larrialdiren batean ospitaleratu ostean. Heriotza gertatu aurreko aroan, beharrezkoenak diren zaintzak identifikatu nahi ditu Erresuma Batuko herrialde mailako estrategia honek. Izan ere, indartu nahi dituzte osasun eta gizartezerbitzuen aholkularitza eta laguntza zerbitzuak, eta prestakuntza eskaini nahi diete adinduen egoitzetan lanean jarduten duten kudeatzaile eta profesionalei. Laguntza horren bidez, hala nahi izanez gero, egoitza horietan hiltzeko eskubidea bermatu nahi diete.

Horrelako egoera kritikoak identifikatzen laguntzeko zeinuak eta sintomak ezagutu behar dituzte profesionalek, eta, betiere, familiarekin hitz egin behar dute, heriotzaren aurreko garaiak behar dituen gaixoaren edota familiaren irizpideak ezagutzeko. Izan ere, ezagutu egin behar dira egoitzan bizi den pertsonaren pentsamoldea eta nahiak, eta ezagutza horren bidez bideratu nahi dira esku-hartzeak, larrialdi horiei aurre egiteko. Azken batean, norberak dituen irizpideetan oinarri hartutako ebaluazioaren ostean, zaintzaren koordinazioa indartu nahi dute egitasmo honetan. Funtsean, kalitatezko zaintzak bermatzeaz gain, ezinbestekoa da bermatzea pertsonaren duintasuna. Izan ere, programa honen arabera, garaiz egindako plangintzak bermatuko du kalitatea, eta gauzak erraztuko dizkio, hein batean, bai familiari zein egoitzan lanean ari denari.