Ethics and values in social work. An integrated approach for a comprehensive curriculum

Guardado en:
Barsky, A.E., Ethics and values in social work. An integrated approach for a comprehensive curriculum. Oxford, Oxford University Press, 2010, 443 p.
Ref. 171940
Localización: SIIS 22.337
Palabras clave:
Acción comunitaria, Control, Delincuencia, Deontología, Enfermedades mentales, Ética, Grupos de apoyo, Intervención familiar, Justicia, Manuales, Programas individualizados, Protección de menores, Recomendaciones, Relación profesional-cliente, Relación profesionales, Trabajo social
Resumen:
Allan E. Barsky, liburu honen egilea, Gizarte Langintzako irakaslea da Floridako Atlantic University izenekoan. Bere esanean, balioak eta bide etikoak landu beharreko arloak dira Gizarte Langintzan, eta jakiteko ezinbestekoak dira ondo eginiko gauzak zeintzuk diren eta laguntzarako zein bide hartu daitezkeen jakiteko. Izan ere, gizarte-langileek errazago artatu ditzakete zerbitzuen erabiltzaileak, eta, horren bidez, erabiltzaileekiko harremanak egokitu ditzakete lege-arazoak eta gai etikoak ezagutuz. Egilearen arabera, balioen eta gai etikoen arabera eginiko langintza egoki baten bidez, erabiltzaile eta arlo komunitarioari eginiko ekarpenak haztarazten dira; eta profesionalek burututako lanaren asebetetze maila ere modu nabarian hazten omen da.
Resumen:
Bi ataletan banatu du egileak testuaren egitura. Batetik, oinarriko balio eta gai etikoen inguruan landu du testua. Bertan, balioen azterketa burutu du egileak, gai teorikoak ikuspegi makro zein ikuspegi mikro batetik aztertuz. Horren ostean, praktikarako balio eta gai etikoak talde hauen arabera aztertu ditu egileak: bakarka artatutako erabiltzaileak, senitarteak, taldeak, erakundeak eta komunitate-mailako egiturak. Bigarren atal batean, gaiaren alor aurreratuenak aztertu ditu. Horrela, ikuskaritza, buru-osasuna edota haur eta adinduen gaiak hartzen ditu kontuan testuak. Azkenik, liburu mardul honen orrialdeetako gai horiek guztiak ulertaraztearren, ehun bat termino aurkezten dituzte gako hitzen glosategi batean.