TOBACCO CONTROL POLICIES IN HOSPITALS BEFORE AND AFTER THE IMPLEMENTATION OF A NATIONAL SMOKING BAN IN CATALONIA, SPAIN
Guardat en:
MARTINEZ, C., ET AL., TOBACCO CONTROL POLICIES IN HOSPITALS BEFORE AND AFTER THE IMPLEMENTATION OF A NATIONAL SMOKING BAN IN CATALONIA, SPAIN. BMC PUBLIC HEALTH, no. 9 (2009), p. 7.
Ref.
170465
Localització:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Consumo, Control, Datos epidemiológicos, Drogodependencias, Hospital, Normativa, Reforma, Servicios de salud, Tabaco, Cataluña, España

Resum:
Munduko Osasunaren Erakundeak (OME) tabakismoaren kontrolerako politikak adostu zituenetik, hainbat herrialdetan ezarri dituzte tabakoaren kerik gabeko guneak, eta, horrekin bat, neurriak hartu dituzte tabakoaren kutsadura arnasten duten erretzaile pasiboen osasuna zaintzeko. Ameriketan, 1993. urtetik erretzea debekatu zuten eritegi eta osasun etxeetan; eta, 2000. urtean, arautegi edo europar kodea argitara eman zuen kerik gabeko eritegien aldeko Europako sareak, behintzat, osasun etxe horietan debekua ezartzearren. Kode horri heldu dio Kataluniako kerik gabeko eritegien elkarteak. Kataluniako eritegietan debekua ezarri zuten Espainiako tabakoaren 2006eko legea ezarri aurretik; eta, gune horietan, asko beheratu dira -azterlanean azpimarratzen dutenez- tabakoaren kearen eragin horiek. Kataluniako kerik gabeko eritegien sareak beronen kodearen eta Espainiako arautegi berriaren ezartzea zertan den ezagutu nahi izan du. Horretarako, sarriagotu egin dituzte ikuskaritza-lanak eta buruturiko ekimenen neurtzeak. Sareak bultzatutako arautegiaren aldeak kontuan hartu arren, eraginik gehien izan omen du 2006 urteko Espainiako Tabakoaren Legeak. Eritegi bakoitzaren nazioarteko ebaluaziorako eredu den horren emaitzetan, %25,1eko hazkuntza ezagutu zuten, kea legez kanpo jarri zuten urte hartan. Nabarmentzekoa da ehunekoa hori. Izan ere, askoz apalagoak dira legea indarrean jarri aurreko urte bietako ehunekoak (2004ean %9,2 eta hurrengo urtean %10,3). Norvegia, Italia, Irlanda, Malta eta Suediako antzeko tabakoaren araudiak daude indarrean Espainian ere. Azken batean, herrialde horien emaitzekin alderatuz gero, oso kalifikazio onak jaso dituzte Kataluniako kerik gabeko eritegien sareko egoitzek; soilik, Irlandaren kasuak hobetu dituen datuak.

Sigues el primer a deixar un comentari!