OLDER PEOPLE, AGEING AND SOCIAL WORK. KNOWLEDGE FOR PRACTICE
Gorde:
HUGHES, M., HEYCOX, K., OLDER PEOPLE, AGEING AND SOCIAL WORK. KNOWLEDGE FOR PRACTICE. CROWS NEST, ALLEN AND UNWIN, 2010, 336 p.
Erref.
170190
Kokapena:
SIIS 22.326
Hitz-gakoak:
Casuística, Envejecimiento, Intervención social, Necesidades, Personas mayores, Recomendaciones, Trabajo social

Laburpena:
Hainbat testuingurutan lan egiten dute pertsona edadetu, berauen bikote, lagun eta adiskideekin gizarte-laguntzaileek eguneroko jardunean. Gune horiek erietxeak, osasunzentroak, etxez etxeko zerbitzuak eta zerbitzu komunitarioak izan daitezke. Liburu hau idatzi duten Australiako Gizarte Langintzan adituen esanaren arabera, prestakuntza egokia jaso behar dute gizarte-langileek ahalik eta langintza eraginkorrena bideratzeko. Izan ere, egileen arabera, pertsona edadetuekin gizarte-lana betetzen duten profesional, kudeatzaile eta akademikoek ez omen diote erreparatu gaiaren konplexutasunari, ez eta gizarte-lanak eskaintzen dituen balizko baliabideei. Dokumentu honetan, Gizarte Langintzaren ezaguera zientifikoa eskuragarri jarri nahi izan dute profesionalentzat, eta, betiere, horretarako edadetu eta zahartzen ari diren pertsonekin izandako kasu praktikoak jaso dituzte. Eguneroko bizimoduan, edadetuekin lan egiteko kontuan hartu behar omen dira pertsona edadetuen sentimenduak eta premia sozialak. Azken batean, modu holistiko batean lan egiteko proposamena jaso dute dokumentuan egileek; eta, betiere, pertsona edadetuen izaera anitzak geroz eta gehiago hartu beharko dira kontuan, errutina gisara hartutako bideak alde batera utziaz.

Izan zaitez lehena ohar bat uzten!