SOCIAL CARE MANAGEMENT, STRATEGY AND BUSINESS PLANNING

Tallennettuna:
HAFFORD-LETCHFIELD, T., SOCIAL CARE MANAGEMENT, STRATEGY AND BUSINESS PLANNING. Londres, JESSICA KINGSLEY PUBLISHERS, 2010, 240 p.
Ref. 169654
Sijainti: SIIS 91.185
Palabras clave:
Evaluación de servicios, Manuales, Organización y gestión, Planificación de servicios, Recomendaciones, Servicios sociales
Abstrakti:
Hala ere, adituaren ustez, kritikarako aski ongi idatzitako liburuak ba omen daude, eta bere asmoa ez omen da kritika-bide horri heltzea. Aitzitik, negozioen kudeaketa paradigma ulerterraza bilakatu nahi du egileak, kudeaketaren arloan etikaren inguruko gaiak azpimarratuz. Gizartezaintzaren arloan sarbide modura antolatu du egileak lehenengo hiru atalek osatutako partea, lehenik. Horren ostean, negozioen ereduari jarraikiz, aztertu ditu plangintza estrategikoak garatzerakoan beharrezkotzat hartzen diren trebeziak identifikatzen, eta horien artean, baita ere, finantza eta baliabideen kudeaketa inguruko gaiak hartu ditu. Horietaz gain, rolak definitzen ditu adituak liburuan; erabakiak bideratzean kudeaketaren nolakotasunak aipatzen ditu; eta, besteak beste, kudeatzaileen ikuskaritza eta berauen iritziak ere kontuan hartu ditu egileak dokumentuan.
Abstrakti:
Laurogeiko hamarkadatik gaur egun arte, garrantzia handia hartu dute gizartezaintzaren alorrean kudeaketa eta negozioaren ereduek. Izan ere, eredu neoliberala abian jarri zenetik, asko eta asko izan dira merkatuaren eredutik ailegatu izandako dinamikak. Liburuaren egileak, bere esperientzia oinarri hartuz, gehiegizkotzat hartzen ditu eredu horrek bultzatutako gaiak; nahiz eta onartzen duen kalitatearen eta kudeaketaren hobetzea, diruari balioa ematea, eta ahaleginak egin izana iraunkortasunaren ereduari eusten. Bere kasu partikularrean gertatu bezala, kudeatzaile bilakatu omen da babesaren inguruan ardurak izandako hainbat eragile.