MOTIVATE TO COMMUNICATE! 300 GAMES AND ACTIVITIES FOR YOUR CHILD WITH AUTISM

Saved in:
GRIFFIN, S., SANDLER, D., MOTIVATE TO COMMUNICATE! 300 GAMES AND ACTIVITIES FOR YOUR CHILD WITH AUTISM. Londres, JESSICA KINGSLEY PUBLISHERS, 2010, 206 p.
Ref. 169235
Location: SIIS M82.4.21
Palabras clave:
Alimentación, Autismo, Comunicación, Discapacidad del lenguaje, Discapacidad intelectual, Estimulación, Infancia, Juegos, Manuales, Motivación, Recomendaciones, Trastornos del espectro autista
Abstract:
Berauen pentsamenduetan murgildurik baleude bezala egon ohi dira autismoa duten haurrak, eta ez dute beste haurrekin hizketarako edo edozein modutako interakziorako asmorik erakusten. Motibazio hori lantzeko 300 adibide bildu dituzte argitalpen honetan. Modu errazean, egunerokoan erabili daitezkeen jolas eta zeregin berritzaileak bildu dituzte, eta, betiere, komunikazioa landu eta motibatzeko asmoz aurkeztu dituzte betebehar horiek. Autismoa duten haurren honako hiru arlotan ematen diren jokabide bereizgarriak aztertu dituzte zailtasunak gainditzeko: hizketarako edo bestelako komunikaziorako eragozpenak; sozializazioa eta interakzioa; ikuspegi hertsiak, interes obsesiboak eta jokabide errepikakorrak. Haur bakoitzaren araberako trebeziak landu behar dira, eta komunikatzeko zailtasun eta erraztasunak ebaluatu behar dira lehenik. Argitalpenak jasotako 300 jolasen azalpenez gain, autismoa duten haurrekin komunikazioa lantzeko argitalpen eta baliabideen zerrenda osatu dute gehigarri gisara. Motibazio-gaiak lantzeko bost testuinguru hartu dituzte kontuan egileek. Alde batetik, jakiak erabiliaz prestatu daitezkeen jolasak hartu dituzte. Izan ere, jakien inguruko gaiak oso interesgarriak izaten dira autismoa duten ume batzuentzat. Bestetik, puxika, baloi eta kometak erabiliaz gertatzen diren onurak hartu dituzte hizpide. Horietaz gainera, kanpoko jolas-parkeetan, etxean edo eskolan aritzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu dokumentu honek.