AMBIENT TEMPERATURE AND RISK OF DEATH FROM ACCIDENTAL DRUG OVERDOSE IN NEW YORK CITY, 1990-2006
সংরক্ষণ করুন:
BOHNERT, A.S.., ET AL., AMBIENT TEMPERATURE AND RISK OF DEATH FROM ACCIDENTAL DRUG OVERDOSE IN NEW YORK CITY, 1990-2006. ADDICTION, Vol. 105, no. 6 (2010), p. 1049-1054.
Ref.
169036
অবস্থান:
SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Cocaína, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo, Mortalidad, Prevención, Sobredosis, Temperatura

সার সংক্ষেপ:
24 gradutik gorako tenperatura ez da arraroa gurean, udan batez ere. Bero kolpeen ondorioz heriotzak gertatu ohi direla jakina da, eta droga erabiltzaileak arrisku taldeetako bat dira, kokaina erabiltzaileak bereziki. Izan ere, gizakietan, kokainak gorputz tenperatura igoarazi eta sistema kardiobaskularrak tenperatura hori erregulatzeko duen ahalmena murriztu dezake. Gainera, beroari loturiko deserosotasun sentsazioa gutxitzen duenez, tenperatura altuen aurrean arriskua areagotu egiten da. Bestalde, aurrez egindako ikerketek erakutsi dute kokaina gaindosi kasuetan odoleko kontzentrazio baxuagoa azaltzen dela aldi berean hipertermia ere ematen denean. Artikulu honetan, 1990 eta 2006 urteen bitartean, New York hirian, ezbeharrez eta drogen gaindosiaren ondorioz gertaturiko heriotza guztiak aztertu dituzte autoreek, tenperaturak gertaturiko heriotza kopuruan eraginik ba ote duen aztertzeko.

Ikerketaren emaitzen arabera, asteko tenperatura, batez beste, 24 gradutik gorakoa izan zen kasuetan, hazkuntza adierazgarri bat gertatu zen kokaina edo kokaina eta beste droga batzuen erabileraren ondorioz gertaturiko heriotza kopuruan. Tenperatura eta gaindosi kopuruaren arteko harreman hau, ordea, ez zen mantendu opiazeoei soilik edo kokaina ez zen beste droga batzuei egotzitako gaindosi kasuetan. Autoreen ustez, emaitza hauek oso esanguratsuak dira, izan ere, New York hirian, adibidez, urtean zehar gutxienez 7 astetan izaten dute, bataz beste, 24 gradutik gorako tenperatura. Honek esan nahi du gaindosiagatiko heriotza arriskua ez dela bero bolada garaian soilik ematen, eta, ondorioz, prebentzio lana tenperatura epelagoak diren garaietara ere luzatu behar dela.