SIXTH EUROPEAN REVIEW OF STATISTICS ON HOMELESSNESS
Saved in:
EDGAR, B., SIXTH EUROPEAN REVIEW OF STATISTICS ON HOMELESSNESS. BRUSELAS, European Federation of National Organisations Working with the Homeless, 2009, 84 p.
Ref.
167554
Location:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Características usuario, Datos estadísticos, Estadística, Exclusión social, Indicadores, Pobreza, Precariedad, Sin techo, Vivienda, Panorama internacional, Unión Europea

Abstract:
Etxerik gabekoen Europako Behatokiak buruturiko txosten honetan, homeless edo etxebizitzarik gabe bizi diren pertsonen arazoen aurrean, Europan zeharreko estatistikak jasotzerakoan, neurrien eta adierazleen inguruko berrikustea egin dute eta bestetik, Europan zehar etxerik gabeko pertsona hauen inguruan estatu desberdinetan eskuragarri diren bildutako daturik berrienak aurkeztu dituzte. Txosten honen arabera, oraindik Europar Batasuneko datuak biltzeko konbergentzia garatzeke dagoen honetan, lurralde gutxi batzuetan bideratu omen dituzte gai honen inguruko estatistikak ebaluatzeko eta monitorizatzeko baliabideak. Adibidez, lurralde nordikoetan UNECE izeneko aspaldidaniko errolda egiten duten bitartean, Gobernu estruktura federalak dituzten lurraldeetan gutxi omen dira garatutako errolden sistemak. Konbergentzia honen bidean, lurralde desberdinetako datuak aztertzeaz gain, Europar Batasuneko etxerik gabekoen ETHOS izeneko datuak biltzeko tipologia zertan den jaso dute txostenean, bederatzi adierazle desberdin hauen bidez: kalean bizi direnak, larrialdietarako ostatuetan daudenak, homeless direnentzako ostatu berezituak, bortxa pairatu duten emakumeentzako egoitzetan daudenak, kartzeletan edo itxitako zentruetan egon ondoren bizitzeko egoitzak, famiarekin edo lagunekin bizi direnak eta azkenik, berauen etxetik kaleratzeko arriskutan diren pertsonak. Azterlan honetan jasotako datuek kaleratzen dutenez, tipologia zehatza finkatuta egon arren, nabarmentzekoak omen dira datu estatistikoak jasotzerakoan azaltzen diren lurraldeen arteko aldeak.