EFFECTIVE LEADERSHIP, MANAGEMENT AND SUPERVISION IN HEALTH AND SOCIAL CARE. POST-QUALIFYING SOCIAL WORK PRACTICE

Bewaard in:
GRAY, I., ET AL., EFFECTIVE LEADERSHIP, MANAGEMENT AND SUPERVISION IN HEALTH AND SOCIAL CARE. POST-QUALIFYING SOCIAL WORK PRACTICE. EXETER, LEARNING MATTERS, 2010, 224 p.
Ref. 167450
Plaats: SIIS 91.183
Palabras clave:
Control, Estudio longitudinal, Manuales, Organización y gestión, Planificación de servicios, Recomendaciones, Servicios de salud, Servicios sociales
Samenvatting:
Nola helarazi lankide bati talde-lana hobetzeko edo bideratzeko iradokizunak behar den seriotasunaz eta, aldi berean, iraindu gabe? Nola erabaki zein lan diren besteren esku uztekoak eta nor aukeratu horretarako? Nola motibatu taldea? Taldeko lana hobetzeko planifikazioan nola aritu? Nola gainbegiratu taldeak egiten duen lana? Hauek dira, besteak beste, eskuliburu honek gizarte lanean arduradun gisa aritzen diren pertsonei eman diezazkien argibideak. Zuzendaritza postuan denak landu beharreko alor nagusiak sakonean aztertzen dira liburuaren kapitulu desberdinetan zehar, hala nola, arazo konponketarako estrategiak, buruzagitza estiloaren garapena, gainbegiraketa sistemen maneiua, planifikazio eta aurrekontuen gestioa edo formakuntza planen garapena. Lanaren alderdi desberdinen azalpen zehatzaz gain, zerbitzuen arduradunek beroien eta taldearen etekina balioztatu eta garatzeko erabili ditzaketen hainbat tresna jartzen ditu liburuak irakurlearen esku. Izan ere, liburuaren autoreentzat, zuzendaritza lan egoki bat arazoen azterketan, horiek gainditzeko bilakaera planen garapenean eta lortutako emaitzen berrikusketan oinarritzen da, hain zuzen. Adibide praktiko, ariketa eta hausnarketarako puntuz hornituta, zuzendaritzan ari diren edo aritu nahi duten profesionalentzako sarrera-lan bikaina da, eta gizarte zerbitzuen arloan profesional talde orekatuak eta motibatuak mantentzeko eta haiei behar duten orientabide teknikoa eta babesa ematen laguntzeko osagai guztiak ditu.