EFFECTIVE MANAGEMENT OF LONG-TERM CARE FACILITIES, 2ND ED.

Sábháilte in:
SINGH, D.A., EFFECTIVE MANAGEMENT OF LONG-TERM CARE FACILITIES, 2ND ED. ONTARIO, JONES AND BARTLETT PUBLISHERS, INC., 2010, 652 p.
Ref. 167309
Suíomh: SIIS 91.182
Palabras clave:
Acreditación, Tarifas, Atención sociosanitaria, Calidad de la atención, Características servicio, Características sistema, Cuestionarios, Cuidados de larga duración, Dependencia, Discapacidad, Estándares, Evaluación de servicios, Financiación, Instrumentos técnicos, Manuales, Normativa, Nutrición, Ocio, Organización y gestión, Personas mayores, Publicidad, Recomendaciones, Recursos humanos, Residencias, Servicios de salud, Servicios sociales, Valoración, EE.UU.
Achoimre:
Pertsona nagusientzako egonaldi luzeko egoitza bat sortu eta arrakastaz gobernatzeko jakin beharreko guztia aurki dezake irakurleak lehen aldiz 2004an argitaratu zen eskuliburu honetan. Liburuak, oso sakonean ez bada ere, egoitza baten antolaketaren alderdi guztiak jorratzen ditu instalazioek bete beharreko baldintza eta segurtasun neurrietatik hasi eta egoitzako langileen gainbegiraketara. Egoitzan eskaini beharreko prestazioetako bakoitza -gizarte zerbitzuak, zaintza medikoa, estimulazio jarduerak eta aisialdiko programak, ostalaritza zerbitzuak eta zerbitzu orokorrak eta administrazioa- antolatzeko oinarrizko ezagutzak eskaintzen ditu autoreak idazkera ulerkor eta zehatzean. Liburuaren kapituluetako zenbaitek -finantziazioari edo akreditazioari buruzkoek esaterako- Estatu Batuetatik kanpo esangura galtzen badute ere, liburuan jorratzen diren gai gehienak, hala nola, egoitzaren diseinua, zerbitzuen planifikazioa, langileen kudeaketa, eta abar, eguneroko praktikan aplikagarri gerta dakizkioke, alor honetan berria den arduradunari bereziki. Liburuaren azken partean, 12 kasu praktiko jasotzen ditu autoreak. Kasu hauen bitartez, egoitza baten arduradunak zentroaren antolaketan aurki ditzakeen erronka desberdinak argitu nahi izan ditu, hala nola, larrialdi egoera batean hartu beharreko neurriak zeintzuk diren, zentroko langileen jatorduetako errutinak nola aldatu, edo erabiltzaile baten aurkako tratu txarren aurrean nola jokatu.