A NEW VISION FOR ADULT SOCIAL CARE? CONTINUITIES AND CHANGE IN THE CARE OF OLDER PEOPLE
Salvato in:
LYMBERY, M., A NEW VISION FOR ADULT SOCIAL CARE? CONTINUITIES AND CHANGE IN THE CARE OF OLDER PEOPLE. CRITICAL SOCIAL POLICY, Vol. 30, no. 1 (2010), p. 5-26.
Ref.
167204
Localizzazione:
SIIS R.844 Archivo
Palabras clave:
Crítica, Necesidades, Personas mayores, Planes de acción social, Planificación de servicios, Política de la vejez, Programas individualizados, Recomendaciones, Reforma, Reforma, Servicios sociales, Tendencias, Reino Unido

Abstract:
Ingalaterran, Europako beste herrialde askotan bezala, eguneroko eginbeharretarako laguntza behar duten pertsonei, zerbitzuak eskaini ordez, laguntza ekonomiko bat jasotzeko aukera zabaldu zaie, ordainketa zuzena (direct payment) edo banakako aurrekontua (personal budget) bezala ezagutzen diren programen bitartez. Programa hauek martxan jartzearen helburu nagusiak -Gobernuak argitaratutako dokumentu zuzentzaileen arabera- erabiltzaileen hautua sustatzea, prebentzioa indartzea, zerbitzu komunitarioetarako sarbidea hobetzea eta baliabide publikoen erabilpen eraginkorragoa egitea dira. Izan ere, zerbitzuak eskaini ordez diru-laguntzak emanez gero, erabiltzaileek arreta beren nahietara hobeto egokitu eta diru publikoari ahalik eta etekinik handiena aterako diotela espero da. Era berean, sistemak zerbitzuen antolaketa eta kudeaketarako erabiltzen dituen baliabideak ere aurreztea lortzen da. Critical Social Policy aldizkari prestigiotsuan argitaraturiko artikulu honen arabera, ordea, Gobernuak gehiegizko optimismoz heldu dio laguntza ekonomikoen bideari, haien diseinuan, desio diren helburuak lortzeko beharrezkoak diren elementu guztiak presente diren kontutan izan gabe, eta arreta eskaintzeko formula berri honek gizarte-zerbitzuen sisteman izan ditzakeen ondorio filosofiko eta praktikoen inguruko hausnarketa nahikorik egin gabe. Autorearen ustez, lehenik eta behin, garatutako politikek ez dute nahikoa oinarri enpirikorik, izan ere, banakako laguntza ekonomikoen eraginkortasuna aztertu duten ikerketek emaitza positiboak lortu dituzten arren, oso lagin txikiekin eta erabiltzailemota zehatzekin burutu dira. Bestalde, politika hauen arazo nabarmenetako bat, autorearen ustez, aukeratzeko eskubidea babestua izateko eskubidearen gainetik jartzen duela da. Zentzu horretan, autoreak zalantzan jartzen du, Gobernuak suposatzen duen bezala, hiritar guztiak beren zaintza antolatzeko gai izan daitezkeenik, edo, are gehiago, ardura hori bere gain hartzeko prest egongo direnik. Azkenik, zerbitzuak ordezkatu eta diru-laguntzak eskaintzeko aukera justifikatzeko orduan, Gobernuak desgaitasunak dituzten pertsonen aldeko gizartemugimenduak aldarrikatzen duen ‘bizitza independientea’ eta antzeko kontzeptuak darabiltzan arren, indarrean jarritako neurriak kontsumismoaren bidetik doazela salatzen du autoreak, eguneroko bizitzan laguntza behar duten pertsonak eskubide- hartzaile kontsideratu ordez, kontsumitzaile soiltzat hartzen dituen neurrian.

Lascia un commento!