EFFECTIVE WEED CONTROL. A GUIDE FOR PEOPLE TRYING TO CUT DOWN OR STOP USING CANNABIS

Furkejuvvon:
GUTHRIE, A., (ED.), EFFECTIVE WEED CONTROL. A GUIDE FOR PEOPLE TRYING TO CUT DOWN OR STOP USING CANNABIS. VICTORIA, TURNING POINT ALCOHOL AND DRUG CENTRE, 2009, 53 p.
Ref. 167129
Sajádat: SIIS Archivo
Palabras clave:
Cannabis, Desintoxicación, Drogodependencias, Efectos, Información, Manuales, Reducción de daños, Síndrome de abstinencia, Tratamiento
Abstrákta:
Autolaguntza-teknikak oinarri harturik, cannabisa utzi edota gaiaren kontsumitzeak urriagotu nahi dutenentzat, modu interaktiboan diharduteko gidalerroak jaso dituzte dokumentu honetan. Australiako Turning Point izeneko erakundeak, kalteen gutxitzearen goiburupean, cannabisaren kontsumitze iraunkorretan ematen diren tolerantzia, mendekotasun eta osasun arazoak aztertu dituzte; beti ere, cannabisaren kontsumoak ekidin edota beheragotu nahi dutenentzako ezaguerak eskainiaz. Dokumentuaren lehenengo ataletan, cannabisaren ezaugarriak zeintzuk diren eta gorputzari nola eragiten dioten aztertu ondoren, gaiaren erabilerak kontrolatzeko edo uzteko urratsak zeintzuk diren erakusten ditu. Cannabisaren aldeko eta kontrako eraginak izendatuaz edota kontsumitzeak beheragotu ahal izateko asmoak idatziaz, larritasun eta arrisku egoerak bideratzeko laguntza eskaini eta kalteak gutxitzeko gomendioak jaso dituzte txostenean. Cannabisaren erabiltzaileak zer nahi duen argi izan behar omen du. Cannabisa utzi ondoren, egunean eguneko halabeharrei aurre hartu eta kontsumitzeko nahiak saihesten asmatzeko, helburu errealistak finkatu eta erdiesteko moduko helmugak izan behar omen dituzte. Erabilerapatroi berriak ezartzerako garaian, iluntzeko zortzirak eta gauerdirainoko tartean zerbait erretzeko asmoak finkatu edota soilik asteburuetan kontsumitzeko iradokizunak jaso dituzte testuan. Kalteak gutxitzearen atalean, kontsumitzeko ohiko maiztasunak aldatu edota erretzen diren cannabisaren txirrien tamainak txikiagotzeko iradokitzen dute. Azkeneko atalak, geroz eta ohikoagoak diren cannabisa uzteko tratamenduak eta familiaren sostenguaren bidez lortu daitezkeen laguntzen inguruko baliabideak eta informazioa jasotzen ditu.

Geahča maid: EFFECTIVE WEED CONTROL. A GUIDE FOR PEOPLE TRYING TO CUT DOWN OR STOP USING CANNABIS