THE IMPACT OF A SUPERVISED INJECTING FACILITY ON AMBULANCE CALL-OUTS IN SYDNEY, AUSTRALIA

Shranjeno v:
SALMON, A.M., ET AL., THE IMPACT OF A SUPERVISED INJECTING FACILITY ON AMBULANCE CALL-OUTS IN SYDNEY, AUSTRALIA. ADDICTION, Vol. 105, no. 4 (2010), p. 676-685.
Ref. 167097
Lokacija: SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Evaluación de servicios, Reducción de daños, Salas de venopunción, Servicios de urgencia, Utilización de servicios, Vía intravenosa, Australia
Abstract:
Drogak erosi ostean, gai hauek injektatzeko ematen diren erraztasunek, kalteak gutxitzeko duten balioa agerian uzten du, Australiako anbulantzien inguruan egindako azterlan honek. Sydney hiriburua duen Hegoaldeko Gales Berrian bizi omen dira Australiako opiazeoen erabiltzaileen erdiak eta egitasmoa abian jartzearekin, kontsumitze hauen ondorioz gertatzen ziren gaixotasunen eta gaindosien eraginak gutxitu nahi izan zituzten. Zerbitzua martxan jarri aurreko 36 hilabetetako datuak eta zerbitzuaren eraginari kontu hartzeko, hurrengo bost urteetako datuak (60 hilabete) aztertu dituzte artikulu honetan. Egunerokoan, xiringen bidezko 200 kontsumoren ikuskaritza zerbitzuak eskaini dituzte eta gaindosiekin harremana duten 2.106 kasu aztertu. Programaren hasieran hitzartutako protokoloak, Narcan izeneko naloxona gaiaren 2 mg injektatzeko agindu arren; esku-hartze goiztiarren bidez, botikaren dosiak gutxitzen joateko aukerak izan dituzte, eta gaur egun 0,8 mg ematen diete. Sydney hiriko auzo gorrian ezarritako anbulantzien bidezko zerbitzu honekin, hiriburuaren eta estatuaren artean ematen diren aldeak bilatu dituzte eta proiektua abian jarri zutenetik, anbulantzien jarduera orduak %68an beheratu omen zituzten. Tokian zaindutako zerbitzuaren bidez, opiazeoekin harremana duten gaindosien eragina modu nabarian beheratzeaz gain, anbulantzia zerbitzuen gastua asko beheratu da eta ospitaleratutakoen kopuruak, gaindosiak izandakoen %1 baino gutxiago omen dira.