LOWERING THE THRESHOLD. MODELS OF ACCESIBLE METHADONE AND BUPRENORPHINE TREATMENT

Saved in:
INTERNATIONAL HARM REDUCTION DEVELOPMENT PROGRAM, LOWERING THE THRESHOLD. MODELS OF ACCESIBLE METHADONE AND BUPRENORPHINE TREATMENT. NEW YORK, OPEN SOCIETY INSTITUTE, 2010, 38 p.
Ref. 167000
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Buprenorfina, Croacia, Drogodependencias, Eslovenia, Experiencias, Metadona, Modelos, Programas de bajo umbral, Programas de mantenimiento, Tratamiento, Canadá, China, Francia, Países Bajos
Abstract:
Munduan zehar 65 herrik eskaintzen dituzte buprenorfina eta metadona tratamenduak opiazeoekiko aztura duten pertsonentzat. Tratamendu hauek eraginkortasun handia erakutsi dute, injekzio bidezko erabilera eta GIBaren kutsatzea murriztu eta botika erretrobiralekiko atxikidura handitzeko orduan batez ere. Tamalez, ordea, leku askotan, tratamendua ez da iristen haren beharra duten pertsona guztiengana. Izan ere, botikak jasotzeko ordutegi mugatuek, tratamendua jaso ahal izateko bete beharreko baldintzek eta prozeduren konplexutasunak eragotzi egiten dute, kasu askotan, bazterketa egoera larrienean dauden pertsonek tratamendua jaso ahal izatea. Txosten honetan, zenbait herrialdetan martxan jarri diren exijentzia baxuko buprenorfina eta metadona programak deskribatzen dira. Programa hauen xedea erabiltzaileak dauden lekuetara bertara iristea eta programan sartu ahal izateko tramiteak erraztea da, horrela, ahalik eta erabiltzaile kopuru handiena artatzera iristeko. Irizpide hauek betetzen dituzte adibidez, Hong Kongeko metadona klinikek, non erabiltzaileek zuzenean eskatu baitezakete tratamendua beste mediku batengandik bideratuak izan beharrik gabe. Frantzian ere, tratamendua metadona kliniketan hasten badute ere, ondoren familia medikuak igorri ditzake errezetak, beste drogen erabilera antzemateko testik egin gabe eta erabiltzaileak bestelako terapiak jasotzera behartu gabe. Kroazian osasun zentroetako erizainek presta ditzakete etxera eramateko metadona dosiak. Amsterdamen, metadona autobusak 200 erabiltzaile ingururi eskaintzen die tratamendua egunero, hiriko leku ezberdinetan. Vancouver- en ere familiako medikuek igortzen dute metadona errezeta eta botiketan eros daiteke. Gainera, programa bereziak eskaintzen dituzte, haurdun dauden emakumeak bezala, gizarte eta osasun zerbitzuekiko mesfidantza duten populazioei tratamendua errazteko. Programa hauei esker, hiri guzti horietan droga erabileraren ondorio kaltegarriak nolabait murriztea lortu dute.