SMOKING AND DRINKING AMONG COLLEGE STUDENTS: “IT'S A PACKAGE DEAL”

Gespeichert in:
NICHTER, M., ET AL., SMOKING AND DRINKING AMONG COLLEGE STUDENTS: “IT'S A PACKAGE DEAL”. DRUG AND ALCOHOL DEPENDENCE, Vol. 106, no. 1 (2010), p. 16-20.
Ref. 166452
Standort: SIIS R.854 Archivo
Palabras clave:
Actitudes usuarios, Alcohol, Drogodependencias, Estudio cualitativo, Juventud, Patrones de consumo, Tabaco
Abstract:
Gazteek alkohola edaten duten testuinguruei kontu harturik, tabakoaren erabilerak zertan diren aztertu dituzte artikulu hau argitaratu duten antropologo eta psikologo amerikarrek. Kontsumo horiek zein funtzio betetzen duten ezagutu nahi izan dute, eta, horretarako, bederatzi hilabeteetan zehar (epe-luzeko aroa) 17 eta 18 urte inguruko 35 gazteri galdetu diete, astero egiteko Interneko inkesta baten bidez. Hala ere, aurretik eginiko hautaketa zabalaren ostean aukeratutakoa da, azterlanerako oinarria den lagin hori. Festa-giroan tabakoa erretzen dutenak galdekatu dituzte; oro har, lau edo bost zigarro erretzen dituzten gazteak dira, gau-giroan betiere, ostegunean hasi eta igandera artekoan. ‘Benetako’ erretzaile direnik ez dute uste gazte hauek. Erretzailea da egunero tabakoa kontsumitzen duena; aldiz, noizbehinka erretzeko eredu hori, alkohola edaten den testuinguruetara mugatzen omen da, eta ez dute gai larritzat hartzen. Hurrupa batzuk edan ondoren hasten omen dira zigarroen kontsumoak; eta, besteak beste, gizon-itxurak egiteko edo bihurri-plantak hartzen dituztelakoaren hautemateak jaso dituzte, azterlan honek jasotako erantzunetan. Gazteek egunerokoan edo erregularki egiten den erretzea estigma bihurtzen duten arren; ez dute okerrekotzat hartzen, festa-giroan eta alkohola edaten den testuinguruetan erretzen denean. Alkohola eta tabakoaren kontsumoak, azterlanaren hipotesiari jarraikiz, hainbat funtzio edo gizarte-erabileren betekizun gisara ulertzen dituzte, behintzat, azterlan honetan jasotako gazteen iritziek. Besteak beste, interaktibotasuna indartzeko baliagarriak direla hautematen dute, eta ez diote hartzen, inondik ere, arazotsuak diren kontsumoen tankerarik.

Ähnliche Einträge: SMOKING AND DRINKING AMONG COLLEGE STUDENTS: “IT'S A PACKAGE DEAL”