THE CONTRIBUTION OF IMPRISONMENT AND RELEASE TO FATAL OVERDOSE AMONG A COHORT OF NORWEGIAN DRUG ABUSERS

Saved in:
ODEGARD, E., ET AL., THE CONTRIBUTION OF IMPRISONMENT AND RELEASE TO FATAL OVERDOSE AMONG A COHORT OF NORWEGIAN DRUG ABUSERS. ADDICTION RESEARCH AND THEORY, Vol. 18, no. 1 (2010), p. 51-58.
Ref. 165760
Location: SIIS R.1038 Archivo
Palabras clave:
Acción comunitaria, Delincuencia, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo, Sobredosis, Noruega
Abstract:
1998. urtean Eskoziako presondegietako datu-base batean buruturiko azterketaren ostean, GIB birusa izan eta xiringen bidez drogak kontsumitzen zituzten presoak kaleratu eta lehenengo bi asteetara, zortzi aldietan hazi omen ziren gaindosi batengatik zendutako presoen kasuak, hurrengo hamar asteetako epearekin alderatu ezkero. Beste azterlan batean, lehenengo hiruzpalau astetan ezarri zuten, kartzelatik irten eta gaindosiarengatik hiltzeko arrisku gehien zuen aroa. Norvegiako 338 presorekin eginiko ebaluazioa jasotzen du honako artikuluak. Azterlan honetan, kaleratu osteko arriskuak aztertu eta zenbat denboran luzatzen diren hartu dituzte kontuan. Presondegietan, kontsumitzeko gidalerroak aldatu egiten omen dira eta testuinguru hau gaindosiak ekiditeko babes-faktore gisara ulerturik, gaindosietan preso egotearen eta kaleratzearen eragin garbiak aztertu nahi izan dituzte.<br><br>Ebaluazio honetan osatutako 338 presoetako laginetik, gaindosiek eragindako heriotzak 55 izan dira. Kartzelaren barruan gaindosiarengatik hildako kasu bakarra aurkitu zuten. Azterlan honetan, kaleratu eta gaindosiengatik zendutako gehienak, lehenengo hiru asteetan hil zirela jaso dute datuek. Lehenengo hamabostaldian preso egondako zazpi zendu ziren drogen gaindosien ondorioz eta bigarrengo hamabostaldian, kaleratutako beste lau preso zendu ziren. Erregresio anizkoitzaren analisiek, lehenengo bi asteetan zehar, gaindosiren batengatik hiltzeko aukerak hamar aldietan hazten direla erakutsi dute eta hiru lehenengo asteetan, sei aldiz hazten omen dira gaindosiengatik hiltzeko probabilitateak. Azterlan honetan kartzelaren babes-faktoreen eta kaleratzearen arteko eragin garbiak aurkitu ez arren, kartzelaren barruan hamarretik bateraino gutxitzen omen dira gaindosiarengatik zendutako pertsonen kopurua. Azken batean, azterketa gehiago burutu beharra eta gaindosiei aurre hartzeko, kalera irtetean, kartzelaren barruan hartutako tratamenduekin jarraitu beharra azpimarratu dute azterlan honetako egileek.