LONG-TERM ADVERSE OUTCOMES AND RESILIENCE OF INDIVIDUALS WHO MISUSED SUBSTANCES AS ADOLESCENTS

Shranjeno v:
LARM, P., LONG-TERM ADVERSE OUTCOMES AND RESILIENCE OF INDIVIDUALS WHO MISUSED SUBSTANCES AS ADOLESCENTS. ESTOCOLMO, KAROLINSKA INSTITUTET, 2010, 66 p.
Ref. 165157
Lokacija: SIIS Archivo
Palabras clave:
Adolescentes, Adultos, Delincuencia, Delincuencia juvenil, Drogodependencias, Efectos, Enfermedad, Estudio longitudinal, Factor de riesgo, Juventud, Muerte, Pobreza, Problemas sociales, Salud, Suecia
Abstract:
Suediako Karolinska Institutuak aurkeztutako txosten honetan, gazte aroan drogen gehiegizko erabilerak egin edota drogamendekotasunak izan dituztenak, heldutasunera ailegatzerakoan kontsumo horien eraginak eta erresilentzia mailak zertan diren ezagutzen saiatu dira. Hamarkada askoren ostean, gehiegizko erabilerak edo drogamendekotasunen arazoengatik tratamendu klinikoren batean parte hartu zutenak bildu dituzte, azterlanerako bi laginetan. 1968 eta 1971 urteen artean laguntza eskatu zuten 1992 erabiltzaileen datuak eta 1980 eta 1984 urteen artean laguntza eskatutako pertsonak hautatu dituzte bigarren kohortearen analisirako. Aro horietan gertatutako problematikak eta arriskuen faktoreak identifikatzearekin, babes-faktoreak zeintzuk diren atzeman nahi izan dituzte, banakoen joan-etorrien azterketarekin. Suediarren ohiko estatistika garatuetatik lortu dituzte nerabezaroko historia-klinikoak eta eguneko emaitzak ezagutzeko datuak, Suediako nazio-erregistroetatik eskuratu dituzte. Biztanleria orokorrarekin alderatu ezkero, gaztetan drogak erabilitakoek, hurrengo 30 urteetan arazo gehiago izaten omen dituzte. Heriotza-tasa jasoagoak ematen dira, gaixotasun fisikoak eta buru-osasunari loturiko arazoak, droga-kontsumitzeen problematikak berriz ere sarritan izaten dituzte, delinkuentziarekin harreman estuagoa izaten dute eta maila sozioekonomiko apala edota pobretasuna maizagotan pairatzen omen dute. Txosten honetan aipagarria gertatzen da, drogak erabili izan dituzten pertsona hauekin bideratu diren ahalegin klinikoen emaitza apalak. Oro har, bizimoduaren funtzionamendu guztiari eragiten dioten emaitza eskasak kaleratu ditu txostenak eta generoaren ikuspegitik, emakumezkoa izateak babes-faktore gisara hartzen ditu txostenak.