SMOKING AND DRINKING AMONG ADULTS, 2008

Zapisane w:
ROBINSON, S., BUGLER, C., SMOKING AND DRINKING AMONG ADULTS, 2008. NEWPORT, OFFICE FOR NATIONAL STATISTICS, 2010, 74 p.
Ref. 164967
Lokalizacja: SIIS Archivo
Palabras clave:
Alcohol, Características, Datos estadísticos, Drogodependencias, Patrones de consumo, Situación socioeconómica, Tabaco, Reino Unido
Streszczenie:
Erresuma Batuko Estatistiken Bulego Nazionalak 2008ko datuei buruzko helduen arteko tabako eta alkohol kontsumoa neurtzen dituen txostena argitaratu berri du. Bertan, Bizimodu Orokorren Inkestan jasotako erantzunen analisi sakon bat egiten da, ez bakarrik kontsumoaren kopuru eta tendentziak aztertuz, baizik eta baita kontsumo horretan eragina duten aldagai soziodemografikoak identifikatuz ere. Antzeko txosten guztietan ikus daitekeen bezala, erretzaile kopuruak beherakako joera aurkezten du azkeneko hamarkadetan zehar. Izan ere, gaur egun, heldu britainiarren bosten batek baino ez baitu erretzen, duela urte batzuk portzentaia hori bi bostenetakoa zen bitartean. Alkoholaren kontsumoari begiratuta, halaber, epe luzera joerak behera egin du, nahiz eta azken urteotan emandako neurketa balioak aldaketa batzuk jasan dituen. Dena den, bi substantzia hauek kontsumitzen dutenen artean desberdintasun sozioekonomiko nabariak daude, erretzaile kopurua kualifikazio gutxiagoko langileen artean handiagoa baita, alkoholaren kontsumoarekin kontrako joera identifika daitekeen bitartean. Bi substantziekin, ordea, kontsumoa hasteko adina 16-18 urteetan ezar daiteke kasu gehienetan. Guzti hau aztertu ondoren, dudarik gabe esan daiteke Estatistiken Bulego Nazionaleko azken txosten honek azken urteotako joera azpimarratzea besterik ez duela egiten.