USING A GROUP APPROACH TO PREVENTING HEROIN OVERDOSE IN NORTH LONDON

Gespeichert in:
PHILLIPS, P., ET AL., USING A GROUP APPROACH TO PREVENTING HEROIN OVERDOSE IN NORTH LONDON. DRUGS: EDUCATION, PREVENTION AND POLICY, Vol. 16, no. 4 (2009), p. 328-342.
Ref. 164143
Standort: SIIS R.1152 Archivo
Palabras clave:
Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Evaluación de servicios, Heroína, Opiáceos, Participación usuarios, Programas de prevención, Reducción de daños, Sobredosis, Vía intravenosa, Reino Unido
Abstract:
Heroinaren gaindosiei aurre egiteko programa honetan, London hiriko iparraldeko auzuneetako 107 heroinazalerekin egindako saioa zertan izan den azaldu dute. Partaide horiek guztiek xiringen bidezko heroina kontsumitzen zuten, behintzat, saio hau egindako aroan. Gaindosien gertaerak bizi izan omen dituzte, aldiren batean, behintzat, programan partaide izandakoetatik %42ak; eta heren batek (%33) bere bizia ere galzorian izan du, gaindosiren baten ondorioz. Horretaz gain, gaindosien ondorioz gertatutako heriotzaren baten berri izan du, saio honetako partaide izandakoetatik heren batek (%29). Psikologia eta heziketa uztartu dituen ikuspuntu bati jarraikiz, baliabideak eskaini dizkiete kontsumitzaile horiei, heriotza eragiten duten gertaera hauei aurre egiteko ikastaro baten bidez. Lau ordu baino gutxiagoan egindako esku hartze honetan, irakatsi diete heroinaren gaindosiei aurre hartzen, eta azaldu egin diete zeintzuk diren bihotz-biriketako berpizte teknikarik egokienak. Gehienak ere etxerik gabekoak dira, eta, behintzat, ezagun dituzte lehen arretarako zerbitzuak, drogamendekotasunak artatzen dituzten taldeak, edota etxerik gabekoentzako aterpeak. Ikastaro horren ostean, beren buruaz ziurrago daudela baieztatu dute, saioan parte hartu duten heroina erabiltzaile guztiek ere. Izan ere, gaindosiei aurre egiteko gai ilunak eta hainbat mito sinistu dituzte erabiltzaile hauek, eta gaindosiei aurre egiteko trebeziak bereganatu dituztela bermatzen dute, betetako programa labur honen bidez.