UNEQUAL AGEING. THE UNTOLD STORY OF EXCLUSION IN OLD AGE

-д хадгалсан:
CANN, P., DEAN, M., (EDS.), UNEQUAL AGEING. THE UNTOLD STORY OF EXCLUSION IN OLD AGE. BRISTOL, HELP THE AGED, 2009, 171 p.
Ref. 164116
Байршил: SIIS 192.506
Palabras clave:
Clase social, Desigualdad social, Exclusión social, Factor de riesgo, Personas mayores, Pobreza, Panorama internacional, Reino Unido
Хураангуй:
Erresuma Batuko pentsioen funtsa abian jartzetik ehunurteurrena (1909-2009) bete den honetan, zortzi aditu entzutetsuek britainiar edadetuek bizi duten gizarte-bazterketaren inguruan osatu dute honako dokumentua. Aditu guztiek ere, Gobernu kontserbadorea agintean izandako aroko desberdintasunak eta gizarte-bazterketak jotzen dituzte larrientzat, baina laboristak azken hamabi urteetan egindakoak ez dituzte nahikotzat hartzen. Pentsioen desberditasunen eredurako, Erresuma Batuan, biztanleriaren batezbesteko diru sariekin alderatuaz, erretirodunek, batezbesteko horren %31 jasotzen omen dute. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak, 30 estaturen arteko erretiro-sarien sailkatzean azkeneko lekuan kokatu du Erresuma Batua eta Europar Batasunaren 25 lurraldeak kontutan harturik, soilik, bost nazio omen daude erretiroetan diru-sarien ehuneko apalagoak jasotzen dituztenak. Ongizate- sistemaren antitesi gisara ageri ohi diren Ameriketako Estatu Batuek baino portzentaia baxuagoa jasotzen omen dute britainiarrek (%39) eta Europako beste lurraldeetan, nazio bakoitzaren batezbesteko soldaten portzentaiekin alderatuaz, oso apalak dira erretirodunentzako transferentzien ehunekoak (Alemaniak, %43; Frantziak, %53; Italiak, %80; Danimarkak, Espainiak eta Herbehereek, %81).