SURVEY ON TOBACCO. ANALYTICAL REPORT

-д хадгалсан:
THE GALLUP ORGANISATION, SURVEY ON TOBACCO. ANALYTICAL REPORT. Serie: FLASH EUROBAROMETER, BRUSELAS, EUROPEAN COMMISSION, 2009, 98 p.
Ref. 163494
Байршил: SIIS Archivo
Palabras clave:
Acción contra las drogodependencias, Actitudes sociales, Datos estadísticos, Drogodependencias, Encuestas, Entorno laboral, Estudio comparativo, Fumador pasivo, Normativa, Tabaco, Tabaquismo, Unión Europea
Хураангуй:
Euro-barometroaren azken monografiko honen arabera, indartuz doa, Europako biztanleen artean, bigarren eskuko keak eragin ditzakeen kalteei buruzko kontzientziazioa. Zentzu horretan, aipatzekoa da, adibidez, Europar Batasuneko erretzaileen gehiengoak -%54ak, hain zuzen- ez duela etxean erretzen. Joera hori askoz nabarmenagoa da batasuneko kide zaharrenen eta herrialde nordikoen artean: Finlandian erretzaileen %8k soilik inposatzen die kea etxekoei, Suedian %16k eta Frantzian %25k. Espainia, kontzientzia txikienetakoa duen herrialdeen artean ageri da gai honi dagokionez, izan ere, erretzaileen %44ak onartzen du etxekoen aurrean erretzen duela. Proportzio hori gainditzen duten herrialde bakarrak Polonia (%53), Grezia (%51), Bulgaria (%50) eta Danimarka (%49) lirateke. Erretzaileak, zenbait herritan behinik behin, kontzientzia hartuz doazela dirudi beraz. Hala eta guztiz ere, kontutan izatekoa da oraindik ere Europako ez-erretzaileen %14ak bigarren eskuko kea arnasten duela etxean egunero edo ia egunero. Proportzio hau bereziki altua da Chipren (%31), Lituanian (%28) eta Grezian (%28) eta askoz baxuagoa Finlandian (%2), Suedian (%3), Erresuma Batuan (%7), Luxenburgon (%8) edo Frantzian (%9).