CANNABIS USE AND SEXUAL HEALTH

Saved in:
SMITH, A.M.A., ET AL., CANNABIS USE AND SEXUAL HEALTH. JOURNAL OF SEXUAL MEDICINE, Vol. 7, no. 2pt1 (2009), p. 787-793.
Ref. 162962
Location: SIIS Archivo
Palabras clave:
Cannabis, Drogas ilegales, Drogodependencias, Efectos, Relaciones sexuales
Abstract:
Australiako ikerlari talde batek eginiko azterlan honetan, cannabisaren eta sexu-osasunaren arteko loturak ezagutu nahi izan dituzte 16 eta 64 urte arteko bederatzi mila biztanleren artean. Mundu mailan drogen kontsumitzetan intzidentziarik zabalena duen gai honi -urte oro munduko populazioaren %2,5ak aldiren batean cannabisa kontsumitzen du- sexu harreman goiztiarragoekin, sarriagotan ematen diren harremanekin, antikontzeptiboen erabilera urriagoarekin eta sexu-gaixotasun transmitigarriekin loturak bilatu izan dizkiote, aurretik eragindako azterlanetan. Laginean galdetutako 8.650 pertsonetatik %1,5ak egunerokoan erretzen omen du cannabisa eta lagineko %8,7ak baieztatu duenez, joandako urtean aldiren batean gai hau kontsumitu izan omen du. Galdeketa egin aurreko urtean izandako sexu-bikoteen kopuruak, cannabisaren erabilera-maiztasunarekin harreman indartsua aurkitu diote. Emakumeen artekoan, cannabisa maiz erabiltzen duten horien artean bi sexu-bikote edo gehiago izatearen probabilitateak hazi egiten omen dira eta bikoterik ez izatearen probabilitateak, populazio orokorrarekin alderatuaz, asko urritzen omen dira. Gizonen artekoan, bikoterik ez duten horien arteko datuak ez dira bestelako populazioan ematen direnekin horren desberdinak, baina sexu-bikote anitzak izatearekin lotura estua aurkitu diote. Gai honen erabileramaiztasunaren eta kondoien erabileraren artekoari ez diote azpimarratzeko loturarik aurkitu. Cannabisa maiztasunez erretzen duten emakumezkoen artean, transmitigarriak diren sexu-gaixotasunak izatearen probabilitateak hazten direla atzeman dute; baina gizonezkoen artean ez da horrela gertatzen. Sexu-harremanak edukitzean, soilik gizonezkoetan atzeman dituzte orgasmoak izateko arazoak edota antzekoak diren bestelako zailtasunak.