THE ETHICS OF MIGRATION RESEARCH METHODOLOGY: DEALING WITH VULNERABLE IMMIGRANTS

Saved in:
VAN LIEMPT, I., BILGER, V., (ED.), THE ETHICS OF MIGRATION RESEARCH METHODOLOGY: DEALING WITH VULNERABLE IMMIGRANTS. EASTBOURNE, SUSSEX ACADEMIC PRESS, 2009, 171 p.
Ref. 162551
Sted: SIIS 19.167
Palabras clave:
Ética, Investigación, Metodología, Migración, Minorías, Recomendaciones, Refugiados
Abstract:
Globalizazioaren eskutik munduan zehar hedatu diren migrazio berriek, berauen egoera arautu gabe dauden immigranteengan geroz eta zaurgarriagok diren egoerak sortu dituzte. Ahulezia modu hauek aztertzeko eta egungo politikak gidatzeko indarra duten ikerketetan hartutako oinarriek bultzatuta, legez kanpo dauden immigrante hauekin azterketak burutzeko gailu metodologikoen ezagutzan, urrats berri bat eman nahi izan dute publikazio honetan. Zazpi ataletan banaturiko saiakera hauekin, hiru ikerketa metodologia jaso dituzte: dokumentuen analisiak, adituekin eragindako elkarrizketak eta legez-kanpoko egoeretan dauden immigranteekin bildutako elkarrizketak eta narrazioak. Klandestinitatean bizi diren immigranteak, trafikatzaileen eskuetan erori direnak eta bestelako arauz kontrakoak diren migrazioak aztertzerakoan, diziplina anitzetatik jasotzen diren ekarpenak hartu dituzte aintzakotzat, gaiaren inguruan dauden perspektiba zabalak bilduaz. AEBetako eta Suitzako kanpotarren kartzelaratzeak, klandestinitatean bizi edo babes politikoa bilatzen duten immigranteen inguruan eragindako azterlanen bidez, maila praktikoan ematen diren zailtasunak eta gabeziak agerian utzi dituzte. Azken bi ataletan, landa-lanaren eredu gisara, bulgariar etorkinek beste nazio batzuetan lanbideratzean dituzten arazoak aztertu dituzte eta Bartzelonan aterperik gabe bizi diren adintxikikoen egoeraren azterketa ere jaso dute.