THE POOR, THE RICH AND THE HAPPY: EXPLORING THE LINK BETWEEN INCOME AND SUBJECTIVE WELL-BEING

Сохранить в:
MENTZAKIS, E., MORO, M., THE POOR, THE RICH AND THE HAPPY: EXPLORING THE LINK BETWEEN INCOME AND SUBJECTIVE WELL-BEING. THE JOURNAL OF SOCIO-ECONOMICS, Vol. 38, no. 1 (2009), p. 147-158.
Ref. 162360
Хранение: SIIS Archivo
Palabras clave:
Bienestar, Calidad de vida, Efectos, Estatus socioeconómico, Nivel de ingresos, Pobreza
Краткий обзор:
1974. urtean, Richard Easterlinek bere izena daraman paradoxa aurkitu zuenetik, asko izan dira zoriontasunaren ekonomia esan zaiona aztertu dutenak. Bai ekonomian eta baita politika programen diseinuetan, diru sarbideen eta zoriontasunaren loturak izan dira aztertuenak. Herrialde bat une konkretu batean aztertuko bagenu, zoriontsuenak izango omen dira dirurik gehien jasotzen duten horiek. Baina, denboraren joanean zoriontasuna mantendu edo hazi beharrean, pozaren mailakatze hori beheratu egingo omen litzateke. Egokitze hedoniko honen ondorioz, gauza materialetara ohitu eta lehenago jasotako plazerra desagertu egiten omen da. Azterlan honetan, diru sarbideek hautemandako ongizate subjetiboarekin inplikazioa aztertu dute, eta, horretarako, Erresuma Batuko etxebizitzen epe-luzerako inkestak hartu dituzte azterlanaren oinarri. Azterlan honetan jasotakoagatik, diru sarbide baxuenak dituztenak dira pozik bizi ez direla gehienetan esaten dutenak. Logikoki ere, zoriontasun maila apalak hautemateko aukera urriagoak izaten dira diru sarbide altuak dituzten etxebizitzetan. Hala ere, diru gutxien dutenen artean hauteman dute, ongizate maila subjektiborik jasoenak aurkitzeko probabilitate altuenak. Azken batean, pobrea denari zorigaiztokoa izatea maizago etorriko zaio burura; aldiz, gehiago kostako zaio dirua baduenari erabat zoriontsu izatea. Halere, diru sarbidearen neurriak ez omen ditu asetzen zoriontasunaren eta ongizatearen alde guztiak. Honen adibide dira, azterlanean jaso diren osasunaren araberako zoriontasunaren eta ongizatearen aldeko ebaluatzeak.