THE BRADLEY REPORT. LORD BRADLEY'S REVIEW OF PEOPLE WITH MENTAL HEALTH PROBLEMS OR LEARNING DISABILITIES IN THE CRIMINAL JUSTICE SYSTEM. EXECUTIVE SUMMARY

Bewaard in:
BRADLEY, L., THE BRADLEY REPORT. LORD BRADLEY'S REVIEW OF PEOPLE WITH MENTAL HEALTH PROBLEMS OR LEARNING DISABILITIES IN THE CRIMINAL JUSTICE SYSTEM. EXECUTIVE SUMMARY. Londres, DEPARTMENT OF HEALTH, 2009, 173 p.
Ref. 161917
Plaats: SIIS Archivo
Palabras clave:
Alternativas, Atención temprana, Colaboración, Coordinación administrativa, Delincuencia, Discapacidad intelectual, Enfermedades mentales, Estudio de necesidades, Etnia, Informes oficiales, Justicia, Menores, Minorías, Mujer, Prisión, Sanciones, Servicios de salud, Servicios sociales, Reino Unido
Samenvatting:
Ingalaterran eta Galesen preso dagoen biztanleriaren kopurua 82.000 pertsonetatik gorakoa omen da. Kartzeletan dagoen jendetik %10rak, ezagutzeko errazak diren buruko gaitzak pairatzen omen ditu -depresioa, antsietatea, drogamendekotasunak eta nortasunaren nahasmenduak-; %70ak bi gaitz edo gehiago izan omen ditzake; eta kartzelan dauden hauek guztietatik %10rak buruko gaixotasun oso larriak pairatzen omen ditu -eskizofrenia edo nahasmendu bipolarrak-, biztanleria orokorrarekin alderatu ezkero, hamar biderretan hazten diren buruko gaixotasunak. Erresuma Batuko Barne Ministerioak joandako urtean argitaratu zuen txosten honetan, gaiaren ebaluazio sakon baten ostean bildutako 82 gomendio aurkeztu dituzte. Txostenak ondorioztatu duenez, buruko gaixotasunak dituzten horien delituak identifikatzerakoan, egokiagoak diren osasunzerbitzuetara bideratzearekin eta tratamenduan hartzearekin, gaixotasuna kontrolpean izateko aukerak aniztuko omen dira eta berriz ere delitugile izateko probabilitateak modu nabarian urrituko omen dira. Gehienez, atxiloketak egin ordutik, zentru egokietara bideratzeko epeak hamalau egun baino gehiagotan ez luzatzeko gomendatzen du txostenak -egun hilabeteak eman ditzakete- eta buruko osasun arazoak dituzten gaztetxo lege-hausleentzako berrikusketa berezia egiteko eskaera jaso dute gomendioen artean. 1995. urtetik, Ingalaterran eta Galesen preso dagoen biztanleriak %60eko hazkuntza ezagutu duen honetan, gaixoak diren presoen artatze egokiak berauen osasunarengan izango lituzketen hobetzeaz gain, antolakuntza egokiaren ezartzearekin kostuetan ere, dirua erraz aurreztuko omen litzateke.