THE SOUNDTRACK OF SUBSTANCE USE: MUSIC PREFERENCE AND ADOLESCENT SMOKING AND DRINKING
Saved in:
MULDER, J., ET AL., THE SOUNDTRACK OF SUBSTANCE USE: MUSIC PREFERENCE AND ADOLESCENT SMOKING AND DRINKING. SUBSTANCE USE AND MISUSE, Vol. 44, no. 4 (2009), p. 514-531.
Ref.
161874
Location:
SIIS R.830 Archivo
Palabras clave:
Adolescentes, Drogas legales, Drogodependencias, Efectos, Factor de protección, Factor de riesgo, Juventud, Música, Países Bajos

Abstract:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasle direnetik Unibertsitatera iritsi arte, gaztetxoek musika entzuteari eskaintzen dioten aisialdiaren tartea hirukoiztu egiten omen da. Kantuen ispiluan, gazteek berauen inguruneko gertakizunak eta arazoak islatzen dituzte: sexua, maitasunaldiak, harremanen hausturak eta mingarriak diren esperientziak, besteak beste. Oro har, musikaren eragin positiboak atzeman arren, sarritan, drogen kontsumitzeekin harremana duten joera ezkorrak nabarmendu izan dira. Ameriketako Estatu Batuetan eragindako azterlan batzuetan, jokabide arriskutsuekin -aldi berean edan eta gidatu, sexu jokabide arriskutsuak eta drogen kontsumitzeak- loturak aurkitu dituzte, heavy metal izeneko musikaren zaleak direnen artean. Antzeko deliberamenduetara iritsi dira rap musikaren eta rave musikaren inguruan buruturiko beste azterlan batzuetan. Herbehereetako gaztetxoekin egindako azterlan honetan, berriz ere, musika-estiloen eta gaien kontsumitzeen arteko harremanak atzeman dituzte. Punk/hardcore, techno/hardhouse eta reggae estiloek dute, azterlan honetan jasotakoagatik, kontsumitzeekin loturarik estuena; aldiz, musika klasikoa eta pop estiloa entzuten dutenen artean ematen dira kontsumitzerik urrienak. Heavy metal estiloa entzuten duten neskek gutxiago edaten omen dute eta mutilek gutxiago erretzen dute. Rap edo hip hop estiloak gustuko dituzten mutilen artean ez dute, tabakoarekin izan ezik, bestelako gaien kontsumitze nabarmenagorik atzeman. Nesken artean house/trance izeneko estiloa gustuko dutenen artean, tabakoaren kontsumo hedatuagoa atzeman dute baina mutilen artean, korrelazio negatiboa gertatu da tabakoarekin eta harremanik eza, alkoholaren kontsumitzeekin.