THE INCARCERATION OF DRUG OFFENDERS: AN OVERVIEW

Gespeichert in:
BEWLEY-TAYLOR, D., ET AL., THE INCARCERATION OF DRUG OFFENDERS: AN OVERVIEW. Londres, KING'S COLLEGE LONDON, 2009, 19 p.
Ref. 161030
Standort: SIIS Archivo
Palabras clave:
Delincuencia, Drogodependencias, Prisión, Tráfico de drogas, Panorama internacional
Abstract:
2004 urtetik aurrera, Beckley Fundazioak drogen politiken atalean abian jarritako programaren bidez, politika hauek ebaluatzeko eta drogen inguruko ikerketen garapena bultzatzeko: adituen jardunaldiak, konsortzioak eta publikazioak sustatu izan ditu. Osasunari eginiko drogen kalteak gutxitzeko programak, mendekotasunak dituztenentzako hobesten diren tratamenduak edota cannabisaren erabilerak buru-osasunarekin dituen balizko loturak aztergai hartu dituzte berauen aurreko drogen inguruko azterlanetan. Drogen erabilerarekin eta salmentarekin harremana izan eta nazioarteko espetxeetan dauden presoen inguruko azterketari hartu diote kontu, hamaseigarren txosten honetan. Hurrengo hamarkadarako nazioarteko drogen politikak finkatu behar diren aro honetan, mundu mailan eskuragarri diren drogen inguruko espetxeratzeen datuak bildu eta gaiari loturiko egoerak aztertu dituzte. Batik bat, Ameriketako Estatu Batuen zentzugabekeria salatzen du txostenak. Nazio honetako espetxeetan daudenetatik ia hiru laurdenak (%72,5), drogak kontsumitu edota salmentan aritzeagatik giltzapetu dituzte. 1,8 milioi pertsona atxilotu omen zituzten 2005. urtean, gehienak ere drogaren bat edukitzeagatik (%81,7), edo marihuana kontsumitzeagatik (%42,6). Europako datuak kontutan hartzerakoan, Luxenburgok ditu drogekin harremana duten espetxeratzeen ehuneneko jasoenak (%42) eta Errumaniak urrienak (%3,3). Drogekin harremana duten delituen ehunekoak, handiagoak izaten dira emakumeen populazioak kontutan hartzerakoan. Espainiako kasuan, preso dauden guztien artekotik osasun publikoari kalte egiteagatik espetxeratu dituzten emakumeak, kartzelan daudenetatik erdia dira (%48) eta laurdena (%26), gizonen artekotik.