SUBSTANCE USE AND MISUSE IN THE AFTERMATH OF TERRORISM. A BAYESIAN META-ANALYSIS

Збережено в:
DIMAGGIO, C., ET AL., SUBSTANCE USE AND MISUSE IN THE AFTERMATH OF TERRORISM. A BAYESIAN META-ANALYSIS. ADDICTION, Vol. 104, no. 6 (2009), p. 894-906.
Ref. 161019
Локація: SIIS R.696 Archivo
Palabras clave:
Delincuencia, Drogodependencias, Efectos, Enfermedades mentales, Factor de riesgo, Literatura científica, Trauma, Israel, EE.UU.
Короткий огляд:
Oklahoman, New York hirian, Londonen eta Madrilen 1995-2004 urteen artean gertatu ziren eraso terroristen ondorioz, psikopatologien hazkuntzen inguruko azterlanetan jasotako datuek diotenez, populazio orokorraren buru-osasunaren kaltetzeak %12aren eta %16aren artean hazi omen ziren. Azterlan batzuetan jasotakoagatik ere, zorigaitzeko atentatu hauen ondorioz, populazio orokorraren baitan tabakoaren, cannabisaren eta alkoholaren erabilerak hazi egiten omen dira. Addiction aldizkariak kaleratutako meta-analisi honetan, 31 azterlan hartu dituzte, drogen eta alkoholaren kontsumitzeetan intzidentzien aldaerak ezagutu ahal izateko. Alde batetik, azterlan honetan eraso terroristak eman diren ingurunean bizi diren jendeek drogamendekotasunekin lotura duten jokabideak hazten ote direnari begiratu diote ikerlariek. Bestetik, honelako eraso baten ondorioz, drogak erabiltzeko probabilitateak zertan aldatzen diren aztertu dute. Nahiz eta hasieran eginiko estimazioek %10ean neurtu izan duten alkoholaren kontsumitze arazotsuen intzidentzia, eraso terroristen nolakotasunak aztertu eta igaro denboraren aldagaiak doitu ostean, terrorismoaren eraginez jasotako alkoholaren kontsumitze arazotsuen estimazioak %7,3ra beheratzen omen dira. Tabakoaren eta drogen kontsumitzeetan ere antzeko datuak aurkitu dituzte. Nahiz eta ikerketak erabilitako metodologiak datu hauek kaleratu, egileek diotenez, lautik batekoaren probalitatean hazten omen dira aipatu datuak bikoiztearen aukerak. Bestelako egoera traumatikoetan aztertu izan diren intzidentziaren antzeko ratioak aurkitu dituzte egileek eta denbora igarotzearekin apaldu egiten omen dira kontsumitzeen intzidentzia maila hauek.