SEXUAL BEHAVIOR AND DRINKING STYLE AMONG TEENAGERS: A POPULATION-BASED STUDY IN FINLAND

Uloženo v:
LAVIKAINEN, H.M., ET AL., SEXUAL BEHAVIOR AND DRINKING STYLE AMONG TEENAGERS: A POPULATION-BASED STUDY IN FINLAND. HEALTH PROMOTION INTERNATIONAL, Vol. 24, no. 2 (2009), p. 108-119.
Ref. 160218
Umístění: SIIS R.1009 Archivo
Palabras clave:
Adolescentes, Alcohol, Conducta, Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo, Juventud, Relaciones sexuales, Riesgo, Finlandia
Abstrakt:
Sarri gertatzen da alkohola edaten den lehen aldia eta sexu harremanetan hasteko garaia, biak ere aro berean gertatzea. Azterlan honetan, Finlandiako ehun mila gaztetxo baina gehiagorekin eginiko ebaluazioan, alkoholaren kontsumitzeek sexu harremanekin izaten dituzten arazoak neurtu dituzte. Alkoholaren kontsumitzeak bi alde desberdinetan banatu dituzte: alde batetik, kontsumitze arruntak izan dituzte kontuan eta bestetik, mozkortu izandako aldiak hartu dituzte aintzakotzat. Gaztetxoen sexu harremanak onartu ohi dituen Finlandia bezalako herrialde liberal batean, nesketatik herenak eta mutiletatik laurdenak, sexu harremanak izaten ditu 16 urte bete aurretik –mendebaldeko beste lurraldeetako 17- 18 urteen batezbestekoarekin alderatu daiteken datua–. Alkoholaren kontsumitzeekin bat izaten dira, hiru modutako arriskuen hartzea: lehenengo sexu harremanak gazteegi izatea; babesik gabeko sexuarengatik GIB birusa eta beste eritasunen transmisioa gertatzeko arriskuak; eta azkenik, amatasun goiztiarrak eta bikote anitzekin sexu harremanak izatearen arriskuak aztertu dituzte. Azterlan honetan, aurretik egindako beste batzuekin alderatuaz, edatearen eta mozkortzearen adierazle desberdinei hartu diete kontu. Ikerleek alkoholaren erabilera erregularren eta sexu harremanetan kondoien erabileren gutxitzean erlazio hestua atzeman dute, sexu harremanak goizegi emateaz gain. Bestalde, mozkortzeak astero ematen diren kasuetan, sexu jokaeren inguruko arriskuak oso maila jasoan hazten dira. Mozkortzearen eta kontrazepzioaren arteko lotura negatiboa azpimarratzen dute, eritasunen transmisioaz eta amatasunaren arriskuaz gain, sexu-bikote anitzak izatearekin ere lotura badituenak. Egileek deliberamenduetan iradokitzen dutenez, aurre-hartze nagusienak beti ere hezkuntza prozesuan ulertu behar omen dira. Azken batean, alkoholaren eta sexuaren inguruko arazoak hezkuntza-programa bateratuen bidez jorratzeko iradokizuna luzatzen dute egileek.