COUNTING GIRLS OUT: A REVIEW OF SUICIDE AMONG YOUNG SUBSTANCE MISUSERS AND GENDER DIFFERENCE IMPLICATIONS IN THE EVALUATION OF RISK

保存先:
WEBB, L., COUNTING GIRLS OUT: A REVIEW OF SUICIDE AMONG YOUNG SUBSTANCE MISUSERS AND GENDER DIFFERENCE IMPLICATIONS IN THE EVALUATION OF RISK. DRUGS: EDUCATION, PREVENTION AND POLICY, Vol. 16, no. 2 (2009), p. 103-126.
Ref. 160205
配架場所: SIIS R.1152 Archivo
Palabras clave:
Drogodependencias, Efectos, Enfermedades mentales, Factor de protección, Factor de riesgo, Género, Hombre, Juventud, Literatura científica, Mujer, Suicidio
抄録:
Joandako urteotan, Erresuma Batuko buru-hilketen datuen beheratzeek, Gobernuak eragindako prebentzio programen eraginkortasuna bermatu dute. Programa hauen bidez, arrisku-maila zabala duten talde guztietan (baztertuak, presoak, buruosasun arazoak dituztenak eta mutiko gazteak) ezagutu dira suizidioen intzidentzia tasen apaltzeak. Oro har, emakumeen artekotik datuek beherantza egin duten bitartean, 15 eta 44 urtekoen arteko datuetan igoera arinak ezagutu dira azkeneko hamarkadetan. Drogamendekotasunak dituzten erabiltzaileek arrisku faktore gehiago izan arren, emakumeen buru-hilketa tasa baxu hauengatik edo, drogamendekotasunak dituzten emakumeak ez dituzte arrisku-talde gisara sailkatu izan. Azterlanen berrikusketa honetan, emakumezkoak diren drogen erabiltzaileen artekoen buru-hilketak ekiditeko, partikularki, kolektibo honengan atzeman daitezkeen berezitasunak ezagutzeko saioa burutu dute. Azterlanean jasotako ebidentziek aipamen dutenez, generoaren baitan diren aldeak doitu egiten dira drogen erabileren ondorioz. Jokabide suizida hauek, drogen kontsumoekin eta generoaren adierazleekin alderatzean, mutilen jokabide antisozialak aipatzen dituzten bitartean, emakumezkoengan ematen diren larriminak eta patologia psikiatrikoak azpimarratzen dituzte. Egileek konklusioetan aipatzen dutenez, morbilitate bikoitz honen ondorioz, drogamendekotasunak bizi dituzten emakumeen artean, buru-hilketen saioak gertatzeko faktoreak hazi egiten dira eta generoaren ustezko babesak ezin omen dira aintzat hartu. Azken batean, drogazaleak diren emakumezko hauek bestelako arrisku-taldeen gisara hartu behar dira egileen aburuz, kolektibo honentzako bereiztuak diren buru-hilketen ebidentziak aztertuaz.