EL FUTURO DE LAS RESIDENCIAS PEQUEÑAS

Gespeichert in:
IBAÑEZ, M., EL FUTURO DE LAS RESIDENCIAS PEQUEÑAS. AGATHOS. ATENCION SOCIOSANITARIA Y BIENESTAR, Vol. 9, no. 1 (2009), p. 54-56.
Ref. 160053
Standort: SIIS R.1645 Archivo
Palabras clave:
Crítica, Dependencia, Personas mayores, Residencias, Tamaño, Cataluña, España
Abstract:
Iritzi-artikulu honetan, Mendekotasunaren Legearen garapenak gauzatuko dituen Bartzelona hiriko egoitza txikienen ixteak aurreikusten ditu autoreak. Kataluniako adinduen arloko zerbitzuetan eta laguntzen aholkulari lanak betetzen dituen aditu honen ustez, hamabost eta hogeitabost egoiliar hartzen dituzten zentroak ixtera behartuko ditu legedia berriak. Egoitzekin hitzarmenak egitera bultzatzen du 2008ko Kataluniako Gizarte Zerbitzuen Legeak. Jada, 2008ko betekizun zorrotzek zaildu egin zuten egoitza txiki hauen egoera, eta, besteak beste, egoitzak eraberritu eta gune berriak irekitzera behartzen zituen araudi berriak. Oraingo legearen agindupean profesionaltasuna, kalitatea eta bikaintasuna goiburu hartu dira. Autorearen iritziz, administrazioaren urterik zailenetan egoitza txikiek izandako betekizun duinak batere kontuan hartzeke, erregulazioak irentsi egingo omen ditu. Bartzelona hirian ematen da Katalunia osoan zahar-etxetan hartuak izateko eskarien ehuneko gehiena (%90). Generalitatearen kolaboratzaile estatusa galduko omen dute egoitza txiki hauek; eta, gainera, ez dituzte jasoko orain artean Bartzelonako Udalak emandako (atzeratutako) laguntzak. Katalunian, Autonomia Erkidego askotan bezala, egoiliarrak jasotzen du dirulaguntza eta egoitzari emango dio jasotzen dituen zerbitzuen ordainetan. Egoitza pribatuen 2007 urteko datuek, Erkidego Autonomo egoitza guztietatik %19,5a Katalunian omen zeuden. Halere, enpresa txiki ugarik, zerbitzu egoki askoak ematen dituztenek ere, araudiaren zorroztasunarengatik ateak itxi beharko dituzte; nahiz eta, etorkizunean hitzartutako egoilearren kopuruak hazi egingo diren aurreikusi.