SOCIOECONOMIC DETERMINANTS OF CHILDREN'S ENVIRONMENTAL TOBACCO SMOKE EXPOSURE AND FAMILY'S HOME SMOKING POLICY
Enregistré dans:
BOLTE, G., FROMME, H., SOCIOECONOMIC DETERMINANTS OF CHILDREN'S ENVIRONMENTAL TOBACCO SMOKE EXPOSURE AND FAMILY'S HOME SMOKING POLICY. EUROPEAN JOURNAL OF PUBLIC HEALTH, Vol. 19, no. 1 (2009), p. 52-58.
Ref.
159162
Localisation:
SIIS R.1804 Archivo
Palabras clave:
Drogodependencias, Entorno familiar, Factor de riesgo, Fumador pasivo, Infancia, Pobreza, Situación socioeconómica, Tabaco, Alemania

Résumé:
Geroz eta zabalagoa da haurrak dauden inguruneetan tabakoaren erretzea osasun-arrisku gisara ulertzea. Joandako hamarkadetan asko urritu dira haurtxoak dauden inguruneetan tabakoaren kontsumitzeak. Alde batetik, tabakoaren aurkako legedia berrien eraginak indarra izan dute gertatutako gutxitzean, baina bestetik, haurtxoek izaten dituzten osasun arazoengatik, kerik gabeko etxeak modu nabarian hazi dira. Alemanian eginiko azterlan honetan, adierazle sozioekonomikoak hartu dituzte, tabakoaren kutsadurak haurtxoenganako duten eragina neurtzeko, hamabi mila haurreskoletako haurtxoen lagina osatuaz. Erretzaileak diren etxeetan, kasuen erdietan (% 55), balkoietan eta terrazetan erretzen dute beti. Etxearen barruan ez erretzearen ohitura hori ez dute maila sozioekonomiko baxua dutenek horrenbeste betetzen. Pobretasun erlatiboan bizi diren familietan, langabezian dauden gurasoen etxeetan, guraso bakarra dutenetan eta jatorriz alemanak ez direnen etxeetan, haurtxoak tabakoaren kutsadura-arrisku zabalagoa izaten dute. Gurasoen hezkuntzak du eraginik zabalena, haurtxoen arriskuaren neurtzeko. Hala ere, bestelako dimentsio sozioekonomiko batzuetan oinarritu dira prebalentzia jasoagoak azaltzeko; familiaren estrukturak, egitura materialak eta etxebizitzarenak kontutan hartu behar dira egitasmoak eta esku-hartzeak bideratzerakoan. Bereiztu egin behar dira esku-hartzeetan, familien egitura sozioekonomiko apalak, eta osasunarentzako dituzten arriskuak ezagutzera bideratu, indartuko diren abilezien bidez, kutsadurarik gabeko inguruneak osatu ditzaten.

Soyez le premier à ajouter un commentaire!