EL PAPEL DE LA VIVIENDA EN LA EXCLUSION RESIDENCIAL. VIVIENDA Y SINHOGARISMO. TEMA ANUAL 2008. INFORME EUROPEO
Gorde:
THORPE, E., EL PAPEL DE LA VIVIENDA EN LA EXCLUSION RESIDENCIAL. VIVIENDA Y SINHOGARISMO. TEMA ANUAL 2008. INFORME EUROPEO. BRUSELAS, European Federation of National Organisations Working with the Homeless, 2008, 47 p.
Erref.
158641
Kokapena:
DFB Archivo
Hitz-gakoak:
Efectos, Exclusión social, Factor de riesgo, Política de vivienda, Sin techo, Vivienda, Unión Europea

Laburpena:
Etxerik gabekoen alde egiten, FEANTSA (European Federation of National Organisations working with Homeless) izeneko federazioak, Europako ehun erakunde baino gehiago hartzen ditu bere sarean eta urtero legez, eragindako azterketen berri emateko txostena kaleratu dute. 2008 urtekoari dagokionez, etxebizitzaren gaiari hartu diote arreta. Aditu batzuen aburuz, etxebizitzaren materialtasunaren aurretik, etxerik gabekoen egoera sozioekonomikoari edota buru osasunari hartu behar zaio arreta. Beste batzuen iritziek aldiz, etxebizitza ez izateak edota egoera tamalgarrietan diren etxeetan bizitzeak, etxerik gabekoen edo homeless izenarekin ezagun den fenomenoaren aurrekaritzat hartu omen daitezke. Txosten honetan, Europako hemezortzi herrialdetan etxebizitzaren inguruan bultzaturiko ekimen eta egitasmo egokienak hautatzeaz gain, lurralde bakoitzean eskura diren baliabideak ezagutu eta legediaren egoera zertan den aztertu dute. Frantziaren eredua hartzen dute egileek, aitzindari gisara. Azken aroan eginiko aldaketen bidez, etxerik gabe kalean bizi den edonork, etxebizitzaren eskubidea bermatzeko eskaera egiterik izango du epaile baten aurrean. Eskozian ere, etxerik gabekoen egoerak 2012 urterako konpontzeko egitasmoa dute abian. Finlandian eta Alemanian, aterpetxe edo ostatu tradizionalen eredua alboratzeko erabakia hartu dute, ez dituzte beharrezkotzat jotzen eta erabilgarritasun urria omen dute. Egileen ustez, etxebizitzaren politikak dira etxerik gabekoen fenomenoa konpontzeko benetako gakoak eta eskuhartzeetan lehenik etxebizitza lortzeari hartu behar zaio kontu, eta ez kalean etxerik gabe bizi denaren egoera sozioekonomikoari.

Antzeko izenburuak: EL PAPEL DE LA VIVIENDA EN LA EXCLUSION RESIDENCIAL. VIVIENDA Y SINHOGARISMO. TEMA ANUAL 2008. INFORME EUROPEO
- Vivienda y exclusión residencial
- El sinhogarismo es un problema de vivienda
- Exclusión residencial en Murcia. De la vivienda al sinhogarismo
- Sinhogarismo juvenil en Barcelona. Los servicios sociales frente a la exclusión migratoria y la falta de acceso a la vivienda
- Una aproximación a la exclusión residencial que afecta a las mujeres migrantes: el sinhogarismo oculto
- Personas jóvenes extranjeras y sinhogarismo en el País Vasco o cómo convertir la vulnerabilidad residencial en exclusión social