NO ONE LEFT OUT. COMMUNITIES ENDING ROUGH SLEEPING

Gorde:
DEPARTMENT FOR COMMUNITIES AND LOCAL GOVERNMENT, NO ONE LEFT OUT. COMMUNITIES ENDING ROUGH SLEEPING. Londres, DEPARTMENT FOR COMMUNITIES AND LOCAL GOVERNMENT, 2008, 64 p.
Erref. 158305
Kokapena: SIIS Archivo
Hitz-gakoak:
Exclusión social, Intervención social, Planes de acción social, Sin techo, Reino Unido
Laburpena:
Oraintsu bete dira Erresuma Batuan etxerik gabe kalean direnen egoerak aldatu eta bizimodu autonomoa sustatzeko hamar urtetarako prestaturiko egitasmoa. 2002 urterako jada lortu zuten bi herenetan beheratzea etxerik gabe bizi zirenen egoera hauek. Plangintzaren arrakastak, tokiko administrazioetan eta udaletan eginiko inbertsioen ondorioz eta hirugarren sektorearen laguntzarekin bideratu dituzte. Halere, London hirian eta beste lurralde britainiarretan zerbitzuen eraginkortasunak frogatutzat jo arren, krisiarengatik larritu den gizartearen egoerarekin, etenenik gabeko fluxu berriak aurkitu dituzte (Europa ekialdeko pertsonen asentamendu ugari, beste batzuen artetik). Oro har, fluxu berri hauetako pertsona gehienek ez dute denbora luzerik ematen kaleetan eta honen hazkuntzak ekonomiaren egoerarekin lotura sendoa du. Hamar urteetan zehar izandako arrakastak, 2012 urterako etxerik gabeen egoeren fenomenoa eten nahi dute, pertsona bat bera kaleetatik jaso artean egitasmoari eutsiaz. Administrazioak holako egoeretan bizi direnen aurre-egiteko tresnak eta abileziak nola bultza ikasi duen honetan, plataforma indartsu bat eragin dute, eta aurretik abian jarritako programen eraginak ezagutuaz, lurralde guztietan ezartzeko asmoak dituzte. Egitasmoak hamabost plangintza garatu ditu, behar eta erronka desberdinak artatu eta 2012 urterako fenomenoaren desagertzea ezagutzeko.