MIXED INCOME HOUSING POLICY AND PUBLIC HOUSING RESIDENTS RIGHT TO THE CITY
Saved in:
DUKE, J., MIXED INCOME HOUSING POLICY AND PUBLIC HOUSING RESIDENTS RIGHT TO THE CITY. CRITICAL SOCIAL POLICY, Vol. 29, no. 1 (2009), p. 100-120.
Ref.
158064
Location:
SIIS R.844 Archivo
Palabras clave:
Crítica, Estatus socioeconómico, Exclusión social, Pobreza, Política de vivienda, Prestaciones económicas, Programas de inserción, Vivienda

Abstract:
Europako herrialde gehienetan, Ameriketan bezala, merkatu libreko eta babesturiko etxebizitzak nahasten dituzten komunitate mistoak eraikitzeari ekin zaio, hirietan, babesturiko etxebizitzez soilik osaturiko auzoek sortu izan dituzten pobrezia poltsak ekiditeko asmoz. Garapen berri hauen helburua, errenta baxuko pertsonak auzo oparoagoetan txertatzea da, auzo horietan izan ohi diren baliabideez -kalitatezko eskolez, lan aukera hobeez, harreman sare sendoagoez- gozatu ahal izan dezaten. Artikulu honen autoreak gogorazten duenez, ordea, txertatze edo integrazio fisikoa ez da nahikoa baliabide ekonomiko murritzak dituzten pertsonen aukerak areagotu eta gizarte bazterketa ekiditeko. Hau da, auzogune oparo batetan bizitzeak ez du, nahi eta nahi ez, familia txiro baten gizarteratzea ekarriko, auzo horretako eguneroko bizitzan eta auzoari reagiten dioten erabakietan parte hartzerik ez badu. Beste era batera esanda, auzo oparo horietan bizi diren biztanle oparoek iritsi berriei auzoaren eguneroko bizitzan eta erabakietan parte hartzea eragozten ohi dieten neurrian, komunitate misto hauek ez dituzte espero ziren emaitzak lortuko. Honenbestez, artikuluaren autorearentzat berebiziko garrantzia du politika hauen ardura dutenek, auzogune mistoak eraikitzeaz gain, beraietan biziko diren biztanle guztien partaidetza bermatzeko egiturak indarrean jartzea, merkatu libreko eta babesturiko etxeetako jabeez osaturiko auzo-kontseiluak sortuz edo hiritarrei zuzenduriko kontsultetan batzuen zein besteen partaidetza ziurtatuz, adibidez.