BORN TO SMOKE. NICOTINE AND GENETICS
Saved in:
HUNTER, D., BORN TO SMOKE. NICOTINE AND GENETICS. BROOMALL, MASON CREST PUBLISHERS INC., 2009, 112 p.
Ref.
157879
Location:
SIIS D17.2.30
Palabras clave:
Drogodependencias, Efectos, Factor de riesgo, Genética, Tabaquismo

Abstract:
Zenbait zientzialarik diote pertsona batzuek beren baitan daramaten informazio genetikoak tabakoa erretzeko emanagoak egiten dituela. Liburu honen egilearen ustez, nikotinaren menpekotasunaren ikerketak etorkizun handiko bidea nabarmentzen du tabakoaren aurkako terapien bilaketan. Biztanleriari buruzko ikerketak kontutan hartuta, bikiei buruzko lanak azpimarratzen dira, genetikaren eragina zehazteko erabilgarrienetakoak. Berdin berdinak diren bikiek osaketa genetiko berbera dute, eta haien artean ezberdintasunik balego ingurunearen eraginarengatik izango litzateke. Ikerketa hauek diotenez, tabakoa erretzen hastea heredagarria da ehuneko 50 batean, eta ohituraren iraunkortasuna heredagarria izango litzateke ehuneko 70ean. Beraz, ikerketa hauen arabera, famili erretzailea duen pertsona batek erretzailea bilakatzeko joera genetikoa izango du. Liburuak beste gai batzuk ere garrantzitsutzat hartzen dituzte, dastamena adibidez. Egileak esaten duenez, aldagai genetikoak izan daitezke pertsona batzuk tabakoaren zaporea zeharo ezatsegina edo beste batzuk oso atsegina aurkitzearen errudunak. Beste motibazio askoren artean, buruko osasunaren egoera ere kontsumoaren adierazgarria izan daiteke. Zenbait estudiok aurkitu dute pertsona bat lur jota badago gehiago erreko duela. Hala ere, depresioa den ohitura eragiten duena edo, aldiz, tabakoa erretzeak depresioa errazten duen, eztabaida beroa izaten jarraitzen du gaur egun.