WORKING WITH YOUNG HOMELESS PEOPLE

Shranjeno v:
ROBINSON, P., WORKING WITH YOUNG HOMELESS PEOPLE. Londres, JESSICA KINGSLEY PUBLISHERS, 2008, 192 p.
Ref. 157645
Lokacija: SIIS 192.479
Palabras clave:
Exclusión social, Intervención social, Menores, Recomendaciones, Sin techo
Abstract:
Autoreak Eskoziako Strathclyde Unibertsitatean garatutako tesi batetan oinarritzen den liburu honek, etxerik ez duten gazteekin lan egiten duten profesionalentzako erreferentzia izan nahi du. Liburuaren lehen kapituluetan zehar kalean bizi diren edo bizileku finkorik ez duten gazteen ezaugarriak, banaketa geografikoa eta haiei eskaintzen zaizkien zerbitzuen historia azaltzen dira. Ondoren, gazte hauen bizitzako alderdi desberdinak hobetzeko gizarte zerbitzuetatik garatu beharreko esku-hartzea gidatzeko gomendioak eskaintzen ditu autoreak. Gomendio hauek egiteko orduan, gazteen berauen ikuspuntua kontutan hartzeko ahalegina egin da, Quarriers irabazi asmorik gabeko erakundearen laguntzaz garaturiko ikerketa kualitatibo txiki batean bildutako informazioari esker. Heziketa eta lan aukerak garatzea, jatorrizko familiarekin harremana berreskuratzea, lagunak eta gizarte sare esanguratsu bat eskuratzea, droga eta alkohol erabilerari loturiko arazoak gainditzen laguntzea edo etxebizitza lortu eta mantentzen laguntzea dira etxerik ez duten gazteekin lanean diharduen pertsonak aurrean dituen erronkak. Erronka horiek gainditzeko ezinbestekoa da, autorearen arabera, profesionala eta gazteen artean harreman egokia sortzea, hau da, beti ere profesionalaren paperaren barruan mantenduz -profesionalak ez luke maila pertsonala eta profesionala nahastu behar- , gazteari behar duen laguntza eta babesa eskaintzea erraztuko dion harreman mota garatzea. Harreman hau lortzeko orduan ezinbestekoa da gazte hauen errealitatea eta beroien ikuspuntua ezagutzea, eta horretan lagundu nahi dio, hain zuzen, liburu honek interesa duen profesionalari.