THE IRISH WAR ON DRUGS. THE SEDUCTIVE FOLLY OF PROHIBITION

I tiakina i:
O'MAHONY, P., THE IRISH WAR ON DRUGS. THE SEDUCTIVE FOLLY OF PROHIBITION. MANCHESTER, MANCHESTER UNIVERSITY PRESS, 2008, 244 p.
Ref. 157371
Tauwāhi: SIIS D17.237
Palabras clave:
Control, Crítica, Drogas ilegales, Drogodependencias, Legalización, Reducción de daños, Reducción de la demanda, Teoría, Irlanda
Whakarāpopotonga:
Estilo zuzen eta boteretsuz idatziriko liburu honetan, Irlandako drogen aurkako debeku politika amaitu eta bide berriei ekiteko ordua dela aldarrikatzen du autoreak. Drogen debekuak sorturiko kalteak aireztatzea, dagoeneko tankera bereko hainbat liburutan egin izan dena, ez da aldaketa hori lortzeko nahikoa. Izan ere, autorearen ustez debekuaren diskurtsoek izugarrizko indarra dute, bere jarraitzaileak urteetan zehar sortu dituen kalte guztien aurrean entzungor egiteraino, eta indar hori onartu ezean ezinezkoa da politika zentzudunago batera aldatzea. Debekuaren diskurtsoaren berezko erakargarritasun honetaz gain, justizia kriminala da, jorratu behar den beste alorra, legea eta kode penala baitira egungo debeku sistemen muinean daudenak. Lege horiek aldatu ezean, debekuaren ondorioak samurtzeko hartu daitezkeen neurriek ez dute ezertarako balio. Hala adierazten dute behintzat Irlandan, debekuaren testuinguruaren barnean kalteak murrizteko neurriak onartzen joateko saiakerak eman dituen fruitu eskasek.