YOUTH CRIME ACTION PLAN 2008
שמור ב:
YOUTH CRIME ACTION PLAN 2008. Londres, HM GOVERNMENT, 2008, 81 p.
Ref.
156573
מקום:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Conducta, Delincuencia juvenil, Intervención social, Menores, Planes de acción social, Sanciones, Reino Unido

Abstract:
Joandako urteotan, Erresuma Batuan, medioen bidetik, politika ingurutik eta oro har populazioaren baitan modu nabarian hazi dira gazteen lege-hausteen inguruko kezkak. Estimazioetan jasotakoagatik, gazteen kriminaltasun ekintza guztietatik erdiak, gazte horien ehuneko bosten batek eragin ditu. Egitasmoak dioenez, geroz eta modu goiztiarragoan ematen diren jokabideak dira eta gazteen artean, halako jokabideak onetsiak izaten dira -galdetutakoetatik erdiak aiztoren bat noizbait soinean eraman izana onartu du-. Hemezortzi urtetik beherakoak direnen kriminaltasuna gutxitzeko ehun milioi libera esterlinetako aurrekontuarekin bultzaturiko britaniar egitasmoak, oinarriko hiru xede hartu ditu: gauetan kalean diren adingabekoak kaleetatik atera, arazotsuak diren hogei mila familien behaketa intentsiboa egin, eta justiziaren arloko sententziak arlo komunitariora ahal bezain beste bideratzea. Gazteen kriminaltasuna ehuneko hogeian gutxitu nahi dute joandako urtetik 2020 urterako tartean, hiru ministerioen elkarlanetik abiaturiko egitasmo honekin. Aipatu hogei mila familiengan eskuhartze goiztiarrak bideratuko dituzte eta eskola-absentismoaren antzerako erantzunkizunak eskatuko dizkiete familiei, oro har. Egitasmoak tokiko administrazioen laguntza ezinbestekotzat hartzen ditu, modu honetan aldez aurretik hartu beharreko interbentzioetan, udala benetako eragile bihurtu dadin. Bestalde, justizia sistema gaztetxoentzako moldatuaz, beti ere epaileen laguntzarekin, lege-hausleak arlo komunitarioan bete beharreko neurri alternatiboak zabaltzeko irizpideak hartu ditu egitasmoak.