HEALTH CARE UTILIZATION AND MORBIDITY ASSOCIATED WITH METHADONE AND BUPRENORPHINE TREATMENT

Zapisane w:
BELL, J., BUTLER, B., HEALTH CARE UTILIZATION AND MORBIDITY ASSOCIATED WITH METHADONE AND BUPRENORPHINE TREATMENT. HEROIN ADDICTION AND RELATED CLINICAL PROBLEMS, Vol. 10, no. 2 (2008), p. 21-26.
Ref. 156490
Lokalizacja: SIIS R.1828 Archivo
Palabras clave:
Buprenorfina, Drogas ilegales, Drogodependencias, Enfermos, Factor de riesgo, Heroína, Metadona, Morbilidad, Opiáceos, Programas de desintoxicación, Programas de mantenimiento, Reducción de daños, Servicios de salud, Tratamiento médico, Utilización de servicios
Streszczenie:
Opioazeoen mendekotasuna dutenen artean, heriotza-tasak modu oso nabarian hazten dira kolektibo honen datuak biztanleria orokorrarekin alderatu ezkero. Gehienetan gaindosiak izaten dira heriotzen erantzule, GIB birusaren infekzioei lotutakoen aurretik. 1990 urtearen aurretik bideratutako azterlanen meta-analisi batean jasotakoagatik, xiringen bidez heroina kontsumitzaile izan eta GIB birusik ez zutenen tartetik, 13,2 aldietan hazten omen ziren biztanleria osoarekin alderaturiko estandarizatutako heriotza-ratioak. Heroina erabiltzaileek dituzten osasun-arriskuak eta gaitzak neurtu nahi izan dituzte Australian buruturiko azterlan honetan, metadonaren eta buprenorfinaren tratamenduek duten eragina ezagutzeko. Egileek 5,52 biderretan hazten den heriotza-tasa atzeman dute metadona eta buprenorfina tratamenduetan hartutakoen artetik, nahiz eta tratamenduetan hartutako hauen artean sarri ematen diren programa-uzteak kontutan hartu beharrekotzat eman. Honez gain, egileek diotenez, alkoholaren eta tabakoaren erabilerek gaitzen hazkuntzan eragin zuzena dute. Ordezko bi farmako hauen osasunari loturiko kalteak urriak direla aipatzen dute egileek, eta izatekotan, metadonarekin harremanatzen dituzte balizko kasuak. Tratamenduan hartutakoek, zerbitzuen erabilera-ratio jasoenetakoak dituzte, populazioaren ehuneko bostaren baitan sartu daitezkeenak. Opiazeotatik urruntzerakoan somatizazioak modu nabarian hazten omen dira eta kontsultarik gehienak, farmakoekin eta larrimin-psikologikoekin harremana izaten dute. Medikuen kanpo-kontsulten erabilerak gutxitu eta gastua beheratzeko, sintoma psikologikoak tratamendu-saio hauetan bertan bideratzeko iradokizuna luzatzen dute egileek.