MEASURING VALUE: A GUIDE TO SOCIAL RETURN ON INVESTMENT (SROI)

Αποθηκεύτηκε σε:
LAWLOR, E., ET AL., MEASURING VALUE: A GUIDE TO SOCIAL RETURN ON INVESTMENT (SROI). Londres, NEW ECONOMICS FOUNDATION, 2008, 56 p.
Ref. 156423
Τοποθεσία: SIIS Archivo
Palabras clave:
Efectos, Entidades sin ánimo de lucro, Evaluación de servicios, Intervención social, Manuales, Resultados
Περίληψη:
Erakunde publikoei eta hirugarren sektoreko erakundeei zuzendua, New Economics Foundation erakunde ospetsuak argitaratu gida honen helburua erakunde hauei beren egitasmoek maila desberdinetan duen balioa -soziala, ingurugiroari lotua edota ekonomikoa- erakusteko tresnak eskaintzea da. Inbertsioen Gizarte-Errentagarritasuna edo Social Return on Investment (SROI) deitu duten tresna honek programa edo zerbitzu jakin baten eraginkortasuna eta lortutako helburuak etekinen -ekonomiko zein bestelakoen- hizkuntzara itzultzen ditu, eragin horiek zerbitzuak ordaintzen dituztenentzat nahiz gizartearentzat nabarmenago izan daitezen. Gida honetan, SROI analisiaren printzipioak eta erabilera deskribatzen dira eta horrelako analisi bat burutu nahi duten guztiek jarraitu beharreko prozedurak azaltzen dira pausoz pauso, adibide eta ariketez lagunduta. Gidaren helburua SROI prozedura erabiltzaileentzako ahal bezain ulerterraz egitea da: horretarako, analisiaren lau ataletako bakoitzean kontutan izan beharreko faktoreak eta garatu beharreko tresnak deskribatzen dira, analisiaren objektua zehaztu, eraginen adierazleak aukeratu, datuak bildu, etekinak kalkulatu eta lorturiko emaitzak aztertu eta hedatu ahal izateko. Datu kuantitatiboen analisian trebakuntzarik ez duten erakundeentzat atal hauetako zenbaitek nolabaiteko zailtasuna izan dezaketen arren, autoreek gogorazten dute SROI analisiaren atal guztiak izan daitezkeela onuragarriak gizarte arloan diharduten erakundeentzat eta ez dagoela zertan prozedura osoa hasieratik amaierara garatu beharrik.