TYPOLOGY OF INJECTION PROFILES OF CLIENTS OF A SUPERVISED DRUG CONSUMPTION FACILITY IN GENEVA, SWITZERLAND

Saved in:
DUBOIS-ARBER, F., ET AL., TYPOLOGY OF INJECTION PROFILES OF CLIENTS OF A SUPERVISED DRUG CONSUMPTION FACILITY IN GENEVA, SWITZERLAND. EUROPEAN ADDICTION RESEARCH, Vol. 14, no. 1 (2008), p. 1-10.
Ref. 153933
Location: SIIS R.1142 Archivo
Palabras clave:
Drogas ilegales, Drogodependencias, Estadísticas de servicios, Patrones de consumo, Programas de bajo umbral, Reducción de daños, Salas de venopunción, Vía intravenosa, Suiza
Abstract:
2002 urtean Genevan ateak zabaldutako injektatzeko gune baten ebaluazioa jasotzen du azterlan honek. Narkogeletara joaten diren erabiltzaileen tipologia bat osatu dute, bost erabiltzaile-tipo nabarmenduaz: aldi bakarreko erabiltzaileak; erabiltzaile estandarrak; heroina hartzen duten erabiltzaileak; kokaina asko kontsumitzen dutenak; eta iritsi berriak diren erabiltzaileak. Erabiltzaileen perfilen araberako heterogeneotasun honen hipotesiak, injektatzeko gelek kalteen gutxitzean dituzten funtzio desberdinak erakusgarri izateko balioa du egileen iritziz. Bi iturburu dituzte azterlanaren oinarri: joandako lehen aldian jasotako banakoaren identifikatzeko datu gutxi batzuk; eta gune honetara joandako aldi bakoitzean kontsumitutako gaien oharren bilketa jasotzen duena. Oro har, injekzioen bidezko drogen erabileren kontu hartzeak, egun kopuruen arabera eta joandako aldien arabera, urriak direla aipatzen dute datuek. Urtebetean zehar lagin osoaren (n=509) injektatzeen batezbestekoa 35,4 aldietako da; 18,6 egunetan behin erabilitakoa; eta lehenengo alditik azkenekoaren artean 121,3 egunetako tartea duena da. Erabiltzaileek injektatzean hartutako drogarik erabiliena kokaina da, ehuneko 68,4aren kasuetan. Hasi berrien taldea baztertu ondoren -datu bakarra baitago, talderik zabalena, erabiltzaile estandarrena da (%57,6)-. Erabilera baxua egindakoa da lehenengo tipologian honetakoa. Beste bi tipologietan ematen dena arruntagoa da. Heroina erabiltzaileen tipologiak, ehunekoaren 13,2a osatzen du eta kokaina asko kontsumitzen dutenen taldeak, ehuneko 3,9a betetzen du hautatu laginean.