SOCIAL INCLUSION AT WORK

Saved in:
CHADSEY, J., SOCIAL INCLUSION AT WORK. WASHINGTON, AMERICAN ASSOCIATION ON INTELLECTUAL AND DEVELOPMENTAL DISABILITIES, 2008, 49 p.
Ref. 152824
Sted: SIIS M81.1.35
Palabras clave:
Discapacidad intelectual, Entorno laboral, Inclusión laboral, Manuales, Recomendaciones, Sociabilidad
Abstract:
Ezinduak diren pertsonek, jokaera arazoak izaten dituzte lantegietatik kanporaketak ematen diren aldirik gehienetan. Oro har, ez da funtzioak betetzean ardura gabeziak edo lanak gaizki betetzearen kasuengatik izaten. Lanbidean gizarteratzea (Social Inclusion atWork) izeneko dokumentu honekin, Janis Chadsey adituak, lantegietan ahalmen urritasunak dituzten pertsonak barnean hartu ahal izateko moduak zeintzuk diren erakusgarri jartzen ditu. Norberaren langintzan ongi hartua izateak, lanbidean hobetzeko ziurtasuna eta bizitzaren kalitate maila goratzeko aukerak eskaintzen ditu, baita ahalmen urritasunak dituztenen pertsonengan ere, noski. Ameriketako Estatu Batuetako ahalmen urritasunaren alde egiten duen erakundeak kaleratu dokumentu honetan (American Association on Intellectual and Developmental Disabilities), gizarteratze-prozesuan kontutan hartu beharrekoak zeintzuk diren azaltzen ditu, balorazio moduen nondik norakoak zein diren, lanbidean ongi izateko trebezien hautatzeak nola egin eta hautatu trebetasun hauen garapenari heltzeko moduak iradokitzen ditu egileak. Metodologia desberdinen bidetik, ebaluatzeko lau modu azaltzen ditu testuak: zuzeneko behaketa, gailu soziometrikoak, balorazio-eskalak eta rol desberdinen azterketak. Esku-hartzeen aldetik, berezko moduan garatzen diren lankideen arteko sostenguen balioa aipatzen du egileak, lanbideratzerako diseinaturiko trebetasunen egitasmoekin batera, langilearen barnean hartzea errazteko ikuspegi gisara. Liburuan jasotakoak dira ere, banakoaren ikasketa estrategia zuzenak eta lanbideratzean trebeziak hartzen ikasteko kognizioaren prozedura estrategia moduak.