POVERTY AND INEQUALITY IN THE UK: 2008
Saved in:
BREWER, M., ET AL., POVERTY AND INEQUALITY IN THE UK: 2008. Serie: IFS COMMENTARY, Londres, INSTITUTE FOR FISCAL STUDIES, 2008, 97 p.
Ref.
152591
Location:
SIIS Archivo
Palabras clave:
Datos estadísticos, Desigualdad social, Distribución geográfica, Evolución, Exclusión social, Familia, Familias monoparentales, Pensiones, Personas mayores, Pobreza, Precariedad, Reino Unido

Abstract:
Erresuma Batuko familien batez besteko errentaren hazkuntza gelditu egin da 2006 eta 2007an zehar eta gizartearen baitako desberdintasun ekonomikoak hazi egin dira, herrialde horretako Lan eta Pentsioen Sailak bilduriko datu ofizialetan oinarrituz, Institute for Fiscal Studies erakundeak argitaratu txosten honen arabera. Datuek erakusten dutenez, 2006-2007 aldian, urte bete lehenago baino 400.000 familia gehiago aurkitzen ziren pobrezia egoeran etxebizitza gastuak ordaindu ondorengo errenta kontutan hartuz. Pobreziaren areagotze hau nabarmen atzeman zen haurrak zituzten familien artean eta baita pentsiodunen artean ere. Pobrezia ekonomikoa eta bizi baldintza edo beharrizan materialen arteko harremanari dagokionez, bilduriko datuek erakusten dute adierazle ekonomikoak ez datozela beti bat beharrizan materialak neurtzen dituzten adierazleekin. Horrela, adibidez, adierazle ekonomikoen arabera, 2004-2005 urtearekin konparatuz, pobrezian aurkitzen diren haurren kopuruak, gutxi bada ere, gora egin duen bitartean, beste adierazle batzuen arabera oinarrizko beharrizanak asetzeke dituzten haurren kopuruak behera egin duela esan daiteke. Antzeko desadostasunak ematen dira lanpostu bakarra duten bikoteen eta guraso bakarreko familien egoera konparatzeko orduan. Adierazle ekonomikoen arabera, haurrak dituzten bikoteak, lanetiko errenta bakarra dutenean, guraso bakarreko familiak baino egoera ekonomiko okerragoan aurkitzen dira. Beharrizan materialen estaldura kontutan izanez gero ordea, guraso bakarreko familietako haurrak dira beharrizan handiagoak dituztenak, errenta maila bereko bikoteen haurrekin konparatzen direnean. Autoreen arabera, emaitza hauek kontutan izan beharko lirateke “Working Tax Credit” bezalako laguntzak jasotzeko baldintzak zehazteko orduan.