SOUTHERN EUROPEAN WELFARE STATES

Guardat en:
VARIOS AUTORES, SOUTHERN EUROPEAN WELFARE STATES. SOCIAL POLICY AND ADMINISTRATION, Vol. 42, no. 2 (2008), p. 103-210.
Ref. 152019
Localització: SIIS R.1328 Archivo
Palabras clave:
Estado social, Política de empleo, Política social, España, Grecia, Italia, Portugal
Resum:
Azken hamabost urteotan Espainian eta Grezian osasun ereduen bilakaera aztertzea du helburu ikerketa honek. Herrialde hauetako sozialdemokrata alderdien eskutik osasungintzaren eraberritze prozesu sakonen bidez zerbitzuak orokortu egin ziren 80 hamarkadetan. Oso urte gutxietara, halere, Maastricht ituna heldu zen: austeritatearen aroa finkaturik, europar herrialdeetan defizit-publikoa murrizteko zenbait erreforma -osasun zerbitzuetan barnean- aurrera eraman zituzten. Baina, Espainiak eta Greziak bide desberdina hartu zuten osasungintzaren finantzaketari eta gastuari dagokienez. Estatu Espainiarrean osasungintza deszentralizatua dagoenean, Greziak, aldiz, osasun sistema zentralizaturik mantendu du, nahiz eta bere asmoa bestelakoa izan. Espainian, osasungintza -orokortasuna eta kalitatea mantenduz- arrazionalizatua eta gastua kontrolpean duen bitartean, Greziak bere estatuaren bezeroen ereduarekin jarraitu du eta gastua ezin izan du kontrolatu. Espainiak 1993tik 2000ra, esaterako, gastu publikoa murrizten zuen bitartean -BPNren %5,5etik %5,2ra- gastu pribatua handituz joan zen. Grezian, aldiz, gastu publikoa BPGren %4,8tik %5,1era handitu zen eta pribatua, aldi berean, BPGren %4,8tik %4,7ra igaro zen.